Iruñerria, errepresioa eta memoria

${ landmarkCard.name }
${landmarkCard.address}
${landmarkCard.phone}
${landmarkCard.email}
${landmarkCard.url}

Iruñerria zeharkatzen duen hirugarren ibilbide honekin pertsonak hil zituzten tokiak ezagutu ahal izango dituzu, kasu askotan, preso zeudenak eta hainbat atxilotze-lekutatik modu traumatikoan atera zituztenak. Era berean, oroimen-etxeak, plakak eta parkeak ezagutzeko aukera izango duzu.

Azken finean, esperientzia zuzena izateko aukera izango duzu iraganeko gertaera garrantzitsuak lekukotzen edo gogoratzen dituzten lekuetan.

Gehitutako azken guneak

3 hobi aurkitu eta desobiratu zituzten Paternainen 2022ko uztailean. Bertan, 10 biktimen gorpuzkiak aurkitu zituzten, 1936ko kolpe militarraren ondorengo hilabeteetan Iruñeko Probintzia Espetxeko “ateratze” batetik edo batzuetatik ateratakoak izan zitezkeenak.

2017an, Antonio Oroz Paternaingo bizilagunak kontatu zuen amak eta amonak gogoratzen zutela 1936-1937 urteetan kamioi batekin agertu zirela, eta Iberoko bidearen eskuinaldean 10-15 pertsona erail eta lurperatu zituztela. Testigantza hau AFFNA-NAFSE 36 elkarteak jaso zuen.

2017an, arrakastarik gabeko lehen prospekzio batzuk egin ondoren, Paternaingo Kontzejuko presidenteak egindako lanari esker jakin ahal izan zen bideak aldaketa bat izan zuela 1960an, eta 20 bat metro ezkerrerago egon behar zuela.

Orain arte 7 pertsona identifikatu dituzte Nafarroako Gobernuaren DNA Bankuak egindako lanari esker.

Arga
fosa

Udalak eta Zizur Nagusiko herriak 1936-1939 bitartean askatasuna eta demokrazia defendatzeagatik hildako pertsonen omenez jarritako plaka. Bertan, Zizurren kolpe militarraren ondoren hildako 15 gizonen izenak agertzen dira.

Hainbat pertsona hil eta lurperatu zituzten Zizur Nagusian, horietako asko Iruñeko espetxe probintzialetik atera ondoren. Las Tetas parajeko hobian, adibidez, 27 eta 31 urte bitarteko lau pertsona nafar hil eta lurperatu zituzten, lekuko batzuek diotenez. 2017an egindako prospekzio batek ez zuen utzi gorpuzkirik aurkitzen. Gaur egun, "erretiratuen etxea" denaren aurrean, 1936ko abuztuan, lau gizon hil eta lurperatu zituzten; haien gorpuzkiak 70eko hamarkadaren amaieran desobiratu zituzten. Beste adibide bat Zizurren hildako lehenengoetako batena da. 1936ko abuztuaren 1ean atxilotu zuten eta gau hartan bertan hil zuten, herriko sarreran, ubide batean.

Arga
otros-memoriales

Espetxe Probintzialean espetxeratuta zeuden preso asko hil zituzten Iruñetik gertu dagoen herri horretan, eta herriko hilerri zaharrean lurperatu zituzten, XX. mendearen hasieratik abandonatuta eta gaur egun desagertuta dagoena. 51 biktimaren berri dago, baina ikerketa batzuek diotenez badirudi gehiago izan zitezkeela.

Lurperatze goiztiarren testuinguruan, senitartekoek, batez ere Lerin, Faltzes edo Caparrosotik etorritakoek, beren senide maiteen gorpuak berreskuratu zituzten. Hala ere, toki horretan beste gorpuzki batzuk ere geratu ziren, gehienak Iruñeko bizilagunenak, baina ezin izan dira berreskuratu.

2007an, Etxauriko Udalak, hilerri zaharretik gertu Peio Iraizoz eskultoreak egindako monolito bat eraikitzea onartu zuen. 2018an, Memoriaren aldeko Lorategia jarri zen martxan, tokia biribilduz.

2019an, toki hauen multzoa ofizialki Nafarroako Memoria Historikoaren Tokia izendatu zuten.

Arga
fosa otros-memoriales

Ibilbide hau Zurbau talde memorialista lanaren emaitza da eta Oltza Zendean eraildako eta errepresaliatutako pertsonei duintasuna itzuli nahi die.

Araken Memoria/Memoria de las Cunetas proiektuaren bidez hobien mapa bat egin da. Bertan, hainbat gorpuzki lurpetik atera eta identifikatu dira, eta Etxauriko Memoriaren Parkearekin eta Iberoko Memorialarekin batera doa.

Mapak hainbat hobi jasotzen ditu eta horiei buruzko informazioa ematen du: lekukotzak, desobiratze data, etab. Honako hauek dira proiektuan jasotako hobiak: burdinaren zubia Asiainen (bi hildako); Oltzaren Muga Lizasoainen (lau hildako); Zimakurrako Zubia Lizasoainen (bi hildako); Ollatibar Arazurin; Ororbiako Hilerria (hildako bat); Ororbia (bost pertsona hil zituzten balizko tokia); Hiru Gurutzeen Gaina Iberon (46 hildako); Lezkairu Ororbian (hildako bat); eta Lapurren Zubia (sei hildako).

 

Arga
fosa otros-memoriales

Etxalaz jaurerria (Eguesibar) Iruñeko atxilotze eta gatibutza zentroetatik etorritako presoak hiltzeko tokietako bat izan zen. Transizio garaian, desobiratze goiztiarren testuinguruan, Caparrosoko bizilagun bat, Matilde Ruiz Remon, desobiratu zuten eta bere jaioterriko hilerrian berriro lurperatu.

Azken urte hauetan, inguruko hobi posibleei buruzko informazio gehiago bildu da. 2018an, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Programan, prospekzioa egin zen ibaitik gertu zegoen lekuan, eta banakako hiru hobi eta hobi hirukoitz bat aurkitu ziren, sei pertsonaren gorpuzkiak gordetzen zituztenak. 2019an, beste esku-hartze bat egin zen, eta lau pertsonen gorpuzkiak hobi desberdinetan atera ahal izan ziren, buruan tiro bat zutelarik. Lehenengoan pertsona baten gorpuzkiak aurkitu ziren eta bigarrenean beste hirurenak. 2021eko apirilean, Nafarroako Gobernuaren DNA bankuak Agustin Joaquin Alfaro eta Tomas Salinas Beorlegui identifikatzea ahalbidetu zuen.

Irati-Aragón
fosa

Lantzeko mintegia bezala ezagutua, antzinako fazeria bat izan zen eta 1935eko otsailean bere jarduera eten zuen. Paraje honen kokapenak, basoan eta errepidetik gertu, leku hau estatu kolpearen aurkarien exekuziorako eta ehorzketarako leku aproposa bihurtu zuen, 1938ko maiatzean harrapatutako San Kristobal Gotorlekuko iheslarien kasuan bezala. Lurperatze horietako bat ere ez da aurkitu orain arte.

AFFNA-NAFSE 36k eskatuta, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Protokoloa 2011n indarrean sartu ondoren egin zen lehen prospekzioa izan zen. 2012an, beste leku batean, hainbat prospekzio egin ziren, eta emaitzak negatiboak izan ziren.

Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Programaren esparruan, hainbat prospekzio egin dira 2017an, 2019an eta 2021ean, betiere emaitza negatiboarekin.

Arga
fosa

Xulapain bailaran dagoen inguru honetan gutxienez 36 pertsona hil eta lurperatu zituzten. Bi desobiratzek, bata 1979an eta bestea 2019an, artzainek ganadua gordetzen duten borda batzuetan hobitik ateratzea ahalbidetu zuten. Artzain batek ikusi zuen zer gertatu zen han, eta haren testigantzari esker, hildako pertsonen gorpuzkiak berreskuratu ahal izan ziren.

1979an berreskuratutako gorpuak Sartagudako hilerrian lurperatu zituzten berriro. Bordeetatik gertu dagoen harrobi abandonatuan, Juslapeñako Udalak, «Ahatzuak 1936-1977» elkartearekin batera, plaka bat jarri zuen han eraildakoen omenez.

2019ko irailean, Carlos Martinezek, Fernando Mikelarenak eta Orreaga Oskotxek egindako lanari esker, lau hobi berri aurkitu ahal izan ziren, eta horietan 20 pertsonen gorpuzkiak atera ziren, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Programaren baitan. Oraingoz ezezaguna da pertsona hauen identitatea.

Arga
fosa

Auzolandegi batean dagoen hobi komun horretan, Ilurdoz (Esteribar) errekaren ondoan, sei pertsonaren gorpuzkiak aurkitu zituzten. Ziurrenik, espetxetik atera eta leku horretara eraman zituzten 1936ko uda-udazkenean, Iruñeko Espetxe Probintzialetik edo San Kristobal espetxetik igaro ondoren.

Txinparta-Fuerte de San Cristóbal elkarteak bildutako informazioari esker, 2012ko azaroan desobiratu ahal izan zen. Ez dakigu nor ziren hobian aurkitutako pertsonak, baina gorpuzkiek agerian uzten zuten eskuak elkarrekin zeudela, eta, beraz, haiekin lotuta hil zituztela ondorioztatu zen.

Gorpuzkiak identifikatzea ezinezkoa zenez, Iruñeko hilerrian horretarako prestatutako panteoian lurperatu ziren. Lagin genetikoak Nafarroako Gobernuaren DNA bankura pasatu ziren, baina orain arte ezin izan dira identifikatu.

Arga
fosa

Xulapaingo haranean hainbat pertsona hil zituzten, eta horietako batzuk 1938an ihes egin zuten San Kristobalgo Gotorlekutik. 2011ko maiatzean, Xulapain  bailaran III. Jardunaldia egin zen “Memoriaren Eguna”-ren harira, Ahaztuak 1936-1977 elkarteak antolatuta eta bailarako Udalaren laguntzarekin. Egun horretan, hainbat hobi bisitatu ziren, eta bertan hildako pertsonen omenezko plakak eta/edo monolitoak jarri ziren.

Ibilbideko lehen puntua Iruzkun izan zen. Bertan, artzainek bost hobi kokatzen zituzten, garai batean, dozena bat baino gehiago hil omen zituztelakoan, horietako batzuk Sartagudakoak. Hurrengo geldialdia Usiko hilerrian izan zen, 1938an Ezkabako Gotorlekutik ihes egin ondoren hildako bi gizonen gorpuak dauden lekuan. Hirugarren omenaldi ekitaldia Nabatzeko hilerrian egin zen, non ihesaldian harrapatu zituzten bi edo hiru iheslari hara eraman zituzten. Azkeneko geldialdia Beltzuntzeko hilerrian egin zen, 1938ko ihesaldiaren ondoren fusilatutako hainbat pertsonaren gorpuzkiak aurki zitezkeen lekuan. Hildako pertsonen kopurua ezezaguna da, eta nortzuk diren ere bai.

Leku horietan jarritako plaketan irakur daiteke: "Egia ezkutatzearen aurrean, justizia zigorgabetasunaren aurrean, ordaina mendekuaren aurrean". Galiziar idazle Castelaoren esaldia ere agertzen da: «Ez zuten hilotzik lurperatu, hazia lurperatu zuten».

Arga
fosa otros-memoriales

20 harriz osatutako memorial hau 1936an eta 1937an Erreniega mendilerroan eraildako 92 pertsonen errekonozimendua eta ordaina irudikatzen du, kolpe militarrararen ondoren sortutako errepresioaren ondorioz.

2017an inauguratu zen memoriala, Erreniega Mendilerroko Hobien kolektiboaren obra. Erdiko harri bat, Peio Iraizozek landutakoa eta desagertutako pertsona guztiak gogorarazten dituena, eta 19 inguruan, espiral ireki moduan, jatorrizko herri bakoitza irudikatzen dutenak; osatzen dute obra hau. Inauguratu ondoren, 2017an, eraso bandalikoa jasan zuen.

Erreniegako gaina, Iruñea eta Lizarra lotzen dituen errepidean, fusilamendu leku garrantzitsua bihurtu zen, eta bertan eten egiten zen, tragikoki eta ezinbestean, presoak Nafarroako hiriburura eramatea. Erreniegako hobien desobiratze lanak oso goiz hasi ziren, eta 40ko hamarkadan gorpuzkiak ere berreskuratu ziren. Hala ere, gerora hainbat prospekzio egin badira ere, ezin izan da leku berririk aurkitu.

Valdizarbe-Novenera
fosa otros-memoriales

1936ko uztailean matxinatuen garaipenaren ondoren piztutako garbiketa politikoaren testuinguruan, Iruñeko atxilotze zentroetako presoen hilketa asko hiriburutik ez oso urrun zeuden leku diskretuetan gertatu ziren. Horixe da Orgiko basoaren kasua, mota horretako krimenak gertatu baitziren, hainbat lekukotasunen arabera, eta 1936ko azaroa jotzen dute datarik probableentzat. Hobiak basoko bi lekutan koka litezke. Bertan, zehaztu gabeko preso batzuk hil eta lurperatu omen zituzten, Iruñeko kartzelatik zetozenak, antza.

2011n eta 2012an, Aranzadi Zientzia Elkarteak lehen prospekzioak egin zituen AFFNA-NAFSE 1936 elkarteak eskatuta. Zundaketa horiek emaitza negatiboak izan zituzten, eta ez zen gorpuzkirik edo aztarnarik aurkitu. 2021ean, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Programaren baitan, beste esku-hartze bat egin zen, baina horrek ere ez zuen emaitza positiborik izan.

Arga
fosa

Etxarri eta Bidaurreta herriek 2020an erabaki zuten hilarriak jartzea hobietan, bakoitza bere lekuan.

Etxarrin 1937ko urtarrilaren 8an hil zuten, Miranda Argako Manuel Tapiz nekazaria hilerritik gertu. Mirandako zinegotzi eta alkate izan zen. Lurrak herriko nekazariei lagatzearen alde borrokatu zen. 1978an, desobiratze goiztiarren testuinguruan, familiak bere gorpuzkiak berreskuratu zituen.

Bidaurretan, Pontarron inguruan, Fiteroko bederatzi bizilagun hil zituzten 1937ko maiatzaren 14an, Iruñeko Espetxe Probintzialeko ateratze berantiarrenetako batean. Horien artean, udal errepublikarreko zinegotzi batzuk zeuden. Desobiratze goiztiarretan gorpu batzuk berreskuratu zituzten, baina gainerakoa ezin izan da aurkitu azken urteetan egindako prospekzioetan.

 

Arga
otros-memoriales

Beriain Iruñea inguruko presoen hilketa-leku nagusietako bat izan zen. Hala ere, Potasasko meategia ireki ondoren herrian izan ziren hirigintza-eraldaketen ondorioz, han gertatutakoaren inguruko informazioa ez zen beste hobi batzuetan bezain zehatza izan. Orain arte, bertan hildako hemeretzi lagunen nortasuna ezagutzen da, baina lekukotzen arabera, kopurua askoz handiagoa izan zen.

2021eko urriaren 2an Beriaingo Udalak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, inauguratu zuen parke hau, gogorarazteko eta ohoratzeko. Horretarako, Ramon Llamasek sortutako Cielo de tierra eskultura ere jarri zen bertan, frankismoaren indarkeriaren biktima guztiak omentzeko; besteak beste, hemen fusilatu zituzten Cabanillas, Oibar, Genevilla, Milagro, Torres del Río eta Iruñeko bizilagunak.

 

Arga
otros-memoriales

Ripako (Odieta) bizilagunen eta 1936ko azaroaren 26an hil zituzten Atarrabiako 17 bizilagunen senideen testigantzen arabera, Iruñeko espetxe probintzialeko preso talde handi hori Ripako hilerritik gertu lurperatu zuten, baina testigantzak ez datoz beti bat puntu zehatzean. Halaber, toki horretan bertan, 1937ko otsailaren 10ean, Iruñeko Eskola Normaleko zuzendaria eta bertako udaleko zinegotzia zen Mariano Sáez Morilla hil zutela uste da.

2012an, Aranzadi Zientzia Elkarteak, AFFNA-1936-NAFSE elkartearen ekimenez, desobiratze lanetan hasi ziren Atarrabiako bizilagun-talde horren bila. Bilaketa, hilerria zabaldu zenean irabazitako eremu batean hasi zen. Gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, modu ez ohikoan lurperatuta, ahoz behera. Saez Morilla izan zitekeela pentsatu bazen ere, DNA analisiek gezurtatu egin dute hipotesi hori.

Nafarroako Gobernuak 2021ean egindako beste bi prospekziok ez dute gorpuzki berririk aurkitzea lortu.

Arga
fosa

Oltza Zendean biktima gehien erregistratu zituen hilobia da, non espazio batzuk fusilamenduetarako eta erailketetarako erabili ziren, 1936ko kolpe militarraren ondoren Iruñean jarritako kartzelatze eta atxilotze zentrotiko hurbiltasunagatik. Gaur arte, bederatzi hobi topatu dira, eta haietan, besteak beste, Berbintzanako, Burlatako, Caparrosoko, Larragako, Mélidako, Obanosko, Ondarroako, Iruñeko, Uharte Arakilgo eta Atarrabiako 73 pertsona erail zituzten. 39 pertsonaren gorpuak berreskuratu dira frankismoan zehar gauzatu ziren exhumazioei esker, 1978koak eta azken urtetakoak.

Zurbau talde memorialistaren laguntzarekin, izu hori guztia ezagutarazteko eta pertsona horien memoria errekuperatzeko hainbat ekintza martxan jarri ditu Oltza Zendeako Udalak. Metalezko monolito batekin, plaka batekin eta QR kode batekin seinalatu da hilobi bakoitza, bertan erail zituzten pertsonen inguruko informazioa emateko; eta memoriaren parke bat sortu da biktima gehien dituen hilobian, Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko hilobian hain zuzen.

2019an Nafarroako Memoria Historikoko Toki izendatu zen. Erailketa masiboak izan diren beste toki batzuetan bezala, Iberoko Hiru Gurutzeen Gaineko hilobiaren memoriaguneak galderak egiten dizkio bisitariari, Nafarroak 1936ko estatu kolpearen ondoren bizi izan zuen terrorezko iraganari buruz eta modu diferentean pentsatzea delitu bakar zuten ehunka lagunen kontra egindako garbiketa politikoari buruz.

Arga
fosa