lokalizazioa
Gaiak
Ibilbideak
Xulapaingo haranean hainbat pertsona hil zituzten, eta horietako batzuk 1938an ihes egin zuten San Kristobalgo Gotorlekutik. 2011ko maiatzean, Xulapain bailaran III. Jardunaldia egin zen “Memoriaren Eguna”-ren harira, Ahaztuak 1936-1977 elkarteak antolatuta eta bailarako Udalaren laguntzarekin. Egun horretan, hainbat hobi bisitatu ziren, eta bertan hildako pertsonen omenezko plakak eta/edo monolitoak jarri ziren.
Ibilbideko lehen puntua Iruzkun izan zen. Bertan, artzainek bost hobi kokatzen zituzten, garai batean, dozena bat baino gehiago hil omen zituztelakoan, horietako batzuk Sartagudakoak. Hurrengo geldialdia Usiko hilerrian izan zen, 1938an Ezkabako Gotorlekutik ihes egin ondoren hildako bi gizonen gorpuak dauden lekuan. Hirugarren omenaldi ekitaldia Nabatzeko hilerrian egin zen, non ihesaldian harrapatu zituzten bi edo hiru iheslari hara eraman zituzten. Azkeneko geldialdia Beltzuntzeko hilerrian egin zen, 1938ko ihesaldiaren ondoren fusilatutako hainbat pertsonaren gorpuzkiak aurki zitezkeen lekuan. Hildako pertsonen kopurua ezezaguna da, eta nortzuk diren ere bai.
Leku horietan jarritako plaketan irakur daiteke: "Egia ezkutatzearen aurrean, justizia zigorgabetasunaren aurrean, ordaina mendekuaren aurrean". Galiziar idazle Castelaoren esaldia ere agertzen da: «Ez zuten hilotzik lurperatu, hazia lurperatu zuten».
Historia
Ahaztuak 1936-1977 elkarteak, 2011ko maiatzean, Xulapain bailarako hainbat hobietan hildako pertsonei omenaldia egin zien. Hobi horietan 1938an Ezkabako Gotorlekutik ihes egin zuten pertsonak eta Iruñean egindako ateratzetan hildako pertsonak daude.
1936ko azaroaren 16an, Sartagudako hamalau atxilotu atera zituzten Iruñeko espetxetik. 1936ko uztailetik zeuden preso eta ezkerreko kargu esanguratsuak izan zituzten herrian. Iruñetik irtetean gelditu zen kamioia, eta atxilotuetako bat, Antonio Martinez, ihes egiten saiatu zen, baina berehala hil zuten. Kamioiak bere bidea jarraitu zuen Iruzkungo Bordetaraino, eta han, Simon Garcia, beste atxilotuetako bat, ihes egiten saiatu zen, eta tiro batez hil zuten. Gainerako presoek bordan itxita igaro zuten gaua, euritik aterpetuta. Biharamunean, San Kristobal Gotorlekuan (Teodoro Martinez eta Joaquin Martinez) preso zeuden Sartagudako beste bi bizilagun ekarri zituzten. Denak bordetako pareta berean fusilatu zituzten eta haien gorpuzkiak leku berean lurperatu zituzten. Artzain batek ikusi zuen gertatutakoa. Horretaz gain, beste ateratze batzuk ere izan ziren (data ezjakinetan), eta leku horretara eraman zituzten, hiltzera.

1978-1979 urteetan berreskuratutako gorpuak Sartagudako hilerrira eraman ziren. 2019an, Alargunen Herria elkarteak monolito oroigarri bat jarri zuen. Carlos Martínezek, Fernando Mikelarenak eta Orreaga Oskotzek emandako informazio berrien ondorioz, Nafarroako Memoriaren Institutuari beste prospekzio batzuk egiteko aukera eman zioten, eta, horiei esker, lau hobi berri aurkitu ahal izan zituzten. Hobi horietan, 9, 9, 1 eta 1 gorpuzki atera zituzten, hurrenez hurren, naiz eta ez egon haien nortasunaren berri. 2020an beste prospekzio bat egin zen, baina ez zen emaitza positiborik lortu.
Ezkabako Gotorlekutik ihes egindako bi pertsona eraman zituzten Usiko hilerrira. Inguruan preso hartu zituzten bertan fusilatu eta lurperatzeko. Fusilamenduen data zehatza eta pertsona horien nortasuna ezezaguna da. Antzeko zerbait gertatu zen Nabatzeko hilerrian, ihes egindako beste bi lagunen gorpuak eraman zituztenean. Inguruko bizilagunek diotenez, hiru pertsona harrapatu zituzten eta bi hobi desberdin omen daude. Prospekzioek ez dute gorpuzkiak aurkitzea ahalbidetu, baina biktimetako bat Valladolideko Felipe Parra izan daitekeela uste da, Nabatzeko parrokoak 1938ko maiatzaren 26an hil aurretik konfesatu zuena. Beltzuntzeko hilerrian ere aurki daitezke gotorlekutik ihes egindako hainbat pertsonaren gorpuzkiak. Oraindik ezin izan dira identifikatu eta ez dakigu zenbat pertsona dauden, baina 2011n omenaldi bat egin zen eta plaka bat jarri zen toki horretan.
Leku horietan jarritako plaketan irakur daiteke: "Egia ezkutatzearen aurrean, justizia zigorgabetasunaren aurrean, ordaina mendekuaren aurrean". Galiziar idazle Castelaoren esaldia ere agertzen da: "Ez zuten hilotzik lurperatu, hazia lurperatu zuten".