ETXALAZKO HOBIA
Irati-Aragoi
Biktimak: 11
Data: 1937
Sarbide publikoa: Ez dago erabilgarri

lokalizazioa

Hiru hobi Urandia inguruan, Etxalazeko herrigunetik metro gutxira, Urbi ibaiaren eta Ibiriku eta Etxalaz arteko NA-150 Iruñea-Agoitz-Irunberri errepidearen inguruko zelai batean; baita Urbi ibaitik gertu ere.

Gaiak

fosa

Etxalaz jaurerria (Eguesibar) Iruñeko atxilotze eta gatibutza zentroetatik etorritako presoak hiltzeko tokietako bat izan zen. Transizio garaian, desobiratze goiztiarren testuinguruan, Caparrosoko bizilagun bat, Matilde Ruiz Remon, desobiratu zuten eta bere jaioterriko hilerrian berriro lurperatu.

Azken urte hauetan, inguruko hobi posibleei buruzko informazio gehiago bildu da. 2018an, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Programan, prospekzioa egin zen ibaitik gertu zegoen lekuan, eta banakako hiru hobi eta hobi hirukoitz bat aurkitu ziren, sei pertsonaren gorpuzkiak gordetzen zituztenak. 2019an, beste esku-hartze bat egin zen, eta lau pertsonen gorpuzkiak hobi desberdinetan atera ahal izan ziren, buruan tiro bat zutelarik. Lehenengoan pertsona baten gorpuzkiak aurkitu ziren eta bigarrenean beste hirurenak. 2021eko apirilean, Nafarroako Gobernuaren DNA bankuak Agustin Joaquin Alfaro eta Tomas Salinas Beorlegui identifikatzea ahalbidetu zuen.

Historia

Etxalaz jaurerria (Eguesibar) Iruñeko atxilotze eta gatibutza zentroetatik etorritako presoak hiltzeko tokietako bat izan zen. Transizio garaian, desobiratze goiztiarren testuinguruan, Caparrosoko bizilagun bat, Matilde Ruiz Remon, desobiratu zuten eta bere jaioterriko hilerrian berriro lurperatu.

Eguesibarko Udalak eta AFFNA-NAFSE 36k informazioa bildu zuten udalerri horretan, Urbi ibaitik gertu, hobiak egon daitezkeen jakiteko. 2018an, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Programan, prospekzioa egin zen ibaitik gertu zegoen lekuan, eta banakako hiru hobi eta hobi hirukoitz bat aurkitu ziren, sei pertsonaren gorpuzkiak gordetzen zituztenak. Horiek aurkitzea ahalbidetu zuen testigantzetako batek 1937ko martxo-apirilean atxilotuak eta ondoren erailak izan zirenak kamioi batean ailegatu zirela kontatzen zuen. 2019an, beste esku-hartze bat egin zen, eta lau pertsonen gorpuzkiak hobi desberdinetan atera ahal izan ziren, buruan tiro bat zutelarik. Lehenengoan pertsona baten gorpuzkiak aurkitu ziren, eta bigarrenean beste hirurenak. Memoria duten Eskolak programaren esparruan, Mendillorri BHIko ikasleak izan ziren lurpetik ateratzeko lanetan.

2021eko apirilean, Nafarroako Gobernuaren DNA bankuak Agustin Joaquin Alfaro eta Tomas Salinas Beorlegui identifikatzea ahalbidetu zuen. Identifikazio horren berritasun nagusia zera da, ez zela uste pertsona horiek Etxalazen hil zituztenik, Etxaurin eta Ororbian baizik, hurrenez hurren. Horrela, identifikazio lanetan datu genetikoen kudeaketa informatizatuak duen garrantzia frogatzen da.

Irisgarritasuna

Bideoa zeinatuta, azpititulatuta eta mintzatua

PDF irisgarria Irakurketa Errezean