lokalizazioa
Gaiak
Ibilbideak
Hobiak
Etxarri eta Bidaurreta herriek 2020an erabaki zuten hilarriak jartzea hobietan, bakoitza bere lekuan.
Etxarrin 1937ko urtarrilaren 8an hil zuten, Miranda Argako Manuel Tapiz nekazaria hilerritik gertu. Mirandako zinegotzi eta alkate izan zen. Lurrak herriko nekazariei lagatzearen alde borrokatu zen. 1978an, desobiratze goiztiarren testuinguruan, familiak bere gorpuzkiak berreskuratu zituen.
Bidaurretan, Pontarron inguruan, Fiteroko bederatzi bizilagun hil zituzten 1937ko maiatzaren 14an, Iruñeko Espetxe Probintzialeko ateratze berantiarrenetako batean. Horien artean, udal errepublikarreko zinegotzi batzuk zeuden. Desobiratze goiztiarretan gorpu batzuk berreskuratu zituzten, baina gainerakoa ezin izan da aurkitu azken urteetan egindako prospekzioetan.
Historia
1936ko kolpe militarraren ondorengo hilabeteetan matxinatuek egindako garbiketa politikoak milaka pertsona hil zituen. Heriotza gehienak prozedura judizialik gabeko hilketak izan ziren, atxilotze zentro ezberdinetatik ateratako preso eta atxilotuenak. Iruñerrian krimen horietako asko gertatu ziren. Azken urteotan, eraildako pertsonen eta haien bidegabeko heriotzak gogorarazten dituzten memoria-elementuak instalatu dira. Etxauri bailarako Etxarri eta Bidaurreta izan ziren horietako bi. Horregatik, 2020an, herri horietako udalek hobiak egon ziren lekuetan hilarriak jartzea erabaki zuten.
Etxarrin, 1937ko urtarrilaren 8an hil zuten Manuel Tápiz Amézqueta Miranda de Argako nekazaria, zinegotzi eta alkate izan zena. Lurrak herriko nekazariei lagatzearen alde borrokatu zen. Sei seme-alaba zituen. Exekutatu ondoren, epaitu eta kondenatu egin zuten, eta haren heriotza ez zen inskribatu 1944ko abuztura arte. 1978an, desobiratze goiztiarren testuinguruan, familiak bere gorpuzkiak berreskuratu zituen.
Bidaurretan, Pontarron inguruan, Fiteroko bederatzi bizilagun hil zituzten 1937ko maiatzaren 14an: Miguel Abarca, Manuel Alfaro Alayeto, Demetrio Andrés Fernández, Patricio Bermejo García, Félix Calleja Prada, Fidel Fernández Andrés, Juan Cruz Fernández Ayala, Félix Fernández Magaña eta Julián Jiménez Yanguas. Haietako batzuk azken udal errepublikarreko zinegotziak ziren. Iruñeko Espetxe Probintzialetik egindako ateratze berantiarrenetako bat da. Desobiratze goiztiarretan gorpu batzuk berreskuratu zituzten, baina gainerakoak ezin izan dira aurkitu azken urteetan egindako prospekzioetan.