ARAKEN MEMORIA
Arga
Biktimak: -
Data: 2016
Sarbide publikoa: erabilgarria

Ibilbide hau Zurbau talde memorialista lanaren emaitza da eta Oltza Zendean eraildako eta errepresaliatutako pertsonei duintasuna itzuli nahi die.

Araken Memoria/Memoria de las Cunetas proiektuaren bidez hobien mapa bat egin da. Bertan, hainbat gorpuzki lurpetik atera eta identifikatu dira, eta Etxauriko Memoriaren Parkearekin eta Iberoko Memorialarekin batera doa.

Mapak hainbat hobi jasotzen ditu eta horiei buruzko informazioa ematen du: lekukotzak, desobiratze data, etab. Honako hauek dira proiektuan jasotako hobiak: burdinaren zubia Asiainen (bi hildako); Oltzaren Muga Lizasoainen (lau hildako); Zimakurrako Zubia Lizasoainen (bi hildako); Ollatibar Arazurin; Ororbiako Hilerria (hildako bat); Ororbia (bost pertsona hil zituzten balizko tokia); Hiru Gurutzeen Gaina Iberon (46 hildako); Lezkairu Ororbian (hildako bat); eta Lapurren Zubia (sei hildako).

 

Historia

Jesús Aldaba eta Joaquín Iraizozek egindako monografiak sakonki islatzen du kolpe militarraren ondoren Oltzako Zendean jasandako errepresioa. Ez hori bakarrik, biktimen eta inguru horretan dauden hobien deskribapen zehatza ere egiten du. Hobi horiek deskribatzen dira eta horietan egin diren jarduketa motak ere azaltzen dira.

Zurbau elkarteak Araken memoria/memoria de las cunetas proiektua bultzatzen du, eraildako eta errepresaliatutako pertsonei duintasuna itzultzeko helburuarekin.

Irisgarritasuna

Bideoa zeinatuta, azpititulatuta eta mintzatua

PDF irisgarria Irakurketa Errezean