PATERNAINGO HOBIAK
Arga
Biktimak: -
Sarbide publikoa: Ez dago erabilgarri

lokalizazioa

Gaiak

fosa

3 hobi aurkitu eta desobiratu zituzten Paternainen 2022ko uztailean. Bertan, 10 biktimen gorpuzkiak aurkitu zituzten, 1936ko kolpe militarraren ondorengo hilabeteetan Iruñeko Probintzia Espetxeko “ateratze” batetik edo batzuetatik ateratakoak izan zitezkeenak.

2017an, Antonio Oroz Paternaingo bizilagunak kontatu zuen amak eta amonak gogoratzen zutela 1936-1937 urteetan kamioi batekin agertu zirela, eta Iberoko bidearen eskuinaldean 10-15 pertsona erail eta lurperatu zituztela. Testigantza hau AFFNA-NAFSE 36 elkarteak jaso zuen.

2017an, arrakastarik gabeko lehen prospekzio batzuk egin ondoren, Paternaingo Kontzejuko presidenteak egindako lanari esker jakin ahal izan zen bideak aldaketa bat izan zuela 1960an, eta 20 bat metro ezkerrerago egon behar zuela.

Orain arte 7 pertsona identifikatu dituzte Nafarroako Gobernuaren DNA Bankuak egindako lanari esker.

Historia

 

1936ko kolpe militarraren ondorengo hilabeteetan, Nafarroan ohikoa izan ziren espetxe-zentrotako presoen hilketak, tartean Iruñeko Espetxe Probintzialekoak. Aske uztearen edo lekualdatzearen itxurapean, preso taldeak hiriburutik gertu zeuden hainbat lekutara eramaten zituzten erailtzeko. Ateratze horiek Iruñerriko hainbat lekutan eman ziren, besteak beste, Paternain inguruan (Zizurreko Zendea).

AFFNA-NAFSE 1936 elkarteak 2017an jasotako testigantzak gogora ekartzen zuen eremu horretan lurperatu zituzten 10-12 pertsona talde bat hil zutela. Urte horretan, Aranzadi Zientzia Elkarteak prospekzio bat egin zuen eremu horretan, inolako emaitza positiborik gabe.

Urte batzuk geroago, Rubén Oroz Paternaingo Kontzejuaren lehendakari eta bizilagunak egiaztatu zuen 1960ko lursail-kontzentrazioaren ondoren bide hori aldatu egin zela, eta bideak, urte haietan, 20 bat metro ezkerrerago egon behar zuela.

2022ko uztailean, Aranzadi Zientzia Elkarteko lantaldeak, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Planaren baitan, beste prospekzio bat egin zuen, hamar pertsonen gorpuzkiak zituzten hiru hobiak aurkitzeko. Aurkitu zituzten hamar biktima horietatik 7 Nafarroako Gobernuko DNA bankuak identifikatu ahal izan ditu: Gregorio Albo Urcelay, Julio Butrón García, Manuel Serón Marco, Julio Peña Díez, Francisco Velaza Fernández, Antolín Eguilaz Moraza y Juan Bautista Sansano Labernia.