Ekialdeko Erribera: errepresioa eta desobiratze goiztiarrak

${ landmarkCard.name }
${landmarkCard.address}
${landmarkCard.phone}
${landmarkCard.email}
${landmarkCard.url}

Hamahirugarren ibilbide hau Ebro ibaiaren bi ertzak zeharkatzen dituen ibilbide honek lurra eskatzen zutenen aurkako sarraskiaren lekuko mutua da. 70eko hamarkadaren amaieran nola oroitzapena sortu zen bere memoria berreskuratzeko eta duintzeko ezagutzeko aukera emango dizu.

Azken finean, esperientzia zuzena izateko aukera izango duzu iraganeko gertaera garrantzitsuak lekukotzen edo gogoratzen dituzten lekuetan.

Gehitutako azken guneak

1936ko uztailean eta abuztuan, hilerri honetan Nafarroako Erriberako toki ezberdinetatik zetozen hainbat eraildakoen gorpuak lurperatu ziren. Bardeetan eraildako Corellako bizilagun batzuk izan ziren lehenak, 1936ko abuztuan, Salustiano Plaza lurperatu zuten, Valentínen aita, Errepublikako lehen alkatea Castejonen, herriko beste bizilagun batekin batera, Miguel Hernandezekin batera. Ablitaseko hiru bizilagun ere lurperatu zituzten, Pedro Lasheras eta Julián Aznárez Valtierrako bizilaguna.

Gabino Escribanoren gorpuzkiak izan ziren Ablitasko hilerrira eraman zituzten lehenak. 2010eko otsailean, Ablitaseko beste biak lurpetik atera zituzten. Ondoren, Aranzadik Salustiano Plaza eta Miguel Hernandezen gorpuzkiak bilatzen saiatu ziren, baina ez zituzten aurkitu.

Ribera
fosa

1936ko kolpe militarraren ondoren errepresaliatutako udal langile eta kargu publikoen omenez 2013an jarritako plaka. Ekimen hau Tuterako Udalak aurrera eraman zuen eta bertan honako hau irakur daiteke: “1936ko uztailaren 18ko kolpe militarraren ondoren eraildako kargu publikoak eta udal langileak”. Jarraian pertsona hauen izenak irakur daitezke. Plakaren bukaeran honako hau irakur daiteke: “Tuterak beti zuen izenak gogoratuko ditu ahanzturan eta isiltasunean hil ez daitezen”. Hiriko pertsona guztiak ere gogoratu nahi ditu.

 

Ribera
otros-memoriales

1936ko uztailean eraildako zinegotzien omenez Udaletxeko sarreran jarritako plaka. Guztira 39 eraildako egon ziren kolpe militarraren ondorengo  hilabeteetan.

Plakan honako hau irakur daiteke: “Cortesko Udala eta herria Valentín Navarro Huerta, Rogelio Sánchez Aráiz, Esteban Sánchez Bonel, Miguel San Prat eta Pedro Segura Vicente zinegotzien eta 1936an balio errepublikarrak defendatzeagatik eraildako bizilagun guztien memorian eta omenez”.

Ribera
otros-memoriales

Udalean dagoen plaka honek 1936ko udan 52 eraildakoak omentzen ditu. Herri honek errepresioa bereziki sufritu zuen abuztuaren 26an, 26 pertsona eraman baitzituzten kamioi batean  Mallénera. Beste batzuk ere Fréscanon eta Magallonen erail zituzten, Buñueletik gertu dagoen Aragoiko herrian. Hilabete eskasean 52 pertsona hauek erail zituzten.

Horien artean aurkitzen ziren Buñueleko alkatea eta idazkaria, Alfonso Marquina Vicente eta Martín Domingo Aguirre izan ziren. Hiru egunez udaletxeko sotoetan atxilotua egon ondoren, udaletxeko arkupean hil zituzten.

Ribera
otros-memoriales

1979an eraikitako panteoia, 1936ko kolpe militarraren ondoren eraildakoek gorpuzkiak. Urte horietan egindako desobiratzeei esker, biktimen gorpuzkietako batzuk berreskuratu ahal izan ziren, eta, ondoren, oroitarazi nahi dituen panteoi honetan jarri ziren, haien oroitzapena ezabatu gabe.

Ribera

Cortesko hilerrian hilobi komun bat dago, non hildako guztien izenak agertzen diren, eta azaroaren 1ean omenaldia egiten zaie duela 30 urte baino gehiagotik.

Ribera
otros-memoriales

70eko hamarkadan eraikitako panteoia, 1936ko kolpe militarraren ondoren eraildakoek gorpuzkiak. Horrela, ez ahaztea eta guztien onerako eta gizarte justuago baten bila borrokatu zutenak gogoratzea bultzatu nahi da.

Ribera
otros-memoriales

Nafarroako Erriberako beste leku batzuetan bezala, Ablitasen lurraren eskubideen aldeko borroka mugimendu bat izan zen, eta sindikal eta ezkertiarren ahalduntzea nabarmena izan zen. 1936ko uztaileko kolpearekin errepresio bortitza piztu zen, hamaika eraildakoekin.

Ablitasko hilerrian estreinatu zuten monolitoa 2010ean, 1936ko kolpe militarraren ondoren piztutako errepresioaren biktimak oroitzeko. Tuterako hilerritik desobiratutako Ablitasko bi biktimen gorpuzkiak sartu zituzten, 1936an hobiratu zituzten Tuterako hilerrian.

Harrobiko harrizko monolito honek 11 eraildakoen izenak jasotzen ditu. Monolito hau egiteko, Para No Olvidar kolektiboak, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza bat lortu zuen. Harrian zizelkatutako laukiak eraildakoen gorpuzkien dispertsioa, abandonua eta utzikeria  irudikatzen dute.

Ribera
otros-memoriales

1936ko azaroaren 20an Murchanteko zazpi bizilagun atxilotu zituzten eta Tuterako eskualdeko kartzelara eraman zituzten. Gau hartan bertan hilko dituzte Fustiñanan.

Jornalariak, okinak, epaitegiko idazkaria, UGTko lehendakaria edo tabako salzailea ziren, 28 eta 71 urte bitartekoak. Atxilotutakoak hauek izan ziren: Hilario Chueca Ayala, Roque Jarauta Chueca, Genaro Ochoa Lorente, Julio Orta Simón, Antonio Pérez Ullate, Ricardo Rosel Aguirre eta Mauricio Simón Arriazu.

2005ean prospekzio bat egin zen Fustiñanako bizilagun batzuek emandako informazioari esker. Metodologia arkeologiko forentse batekin egindako lehen desobiratzea izan zen Nafarroan, Aranzadi Zientzia Elkarteekoek egina. Egun batzuk geroago, zazpi gorpuak desobiratu eta senideei eman zizkieten, eta haiek olibondo bat landatu eta oroigarri-plaka bat jarri zuten bertan.

Ribera

Tuteran, San Frantziskoko komentu zaharra eta Sementalesko kuartela, 1936ko kolpe militarraren ondoren atxiloketa leku bezala erabili zen. Toki hau 1372an eraiki zen eta data honen aurretik azoka bezala erabili zen.

1936ko uztaileko kolpe militarraren ondorengo lehen hilabete eta erdian 385 preso hartu zituen. Presoen hauen %40 hil egin zituzten. 1936ko uztaila eta abendu bitartean 640 pertsona giltzaperatuak izan ziren.

Ribera
centro-detencion

1936ko azaroan 28 pertsona erail zituzten Balsaforadako (Tutera) korralizan. 1936ko kolpe militarraren ondoren, Tutera hilketa uholde baten guen bihurtu zen azoroko hiru egunetan, antza denez, Tuterako gazte baten heriotzak frontean eragindako errepresalia gisa. Hogeita hamar bizilagun Tuterakoak ziren eta hamar Cadreitakoak.

Era berean, ondoan dagoen Cabezo Moro korralizan hainbat eraildako egon ziren ere, Tuterako kartzelatik oso gertu zeuden korraliza hauek. Azken honetan Cadreita eta Tuterako 28 pertsona erail zituzten.

Ribera
fosa

Ablitasko aerodromoa helburu militar argi batekin eraiki zen Gerra Zibilean, zehazkiago Ebroko batailan. Ablitasko udalerrian kokatua, herri honetatik Tuterara doan errepidearen ekialdean eta errepide honen ondoan.

Lur natural balizatuz osatua dago eta 114 hektareako azalera hartzen du. III. Aireko Eskualdearen eta Aireko Garraio Agintearen menpe dago, eta bertan, Aireko Armadaren destakamentu iraunkor bat dago. Maniobretarako eta entrenamenduko hegaldi militarretarako erabiltzen da.

Ribera
trabajos-forzados

70eko hamarkadan eraikitako panteoia, 1936ko kolpe militarraren ondoren eraildakoek gorpuzkiak. Urte horietan egindako desobiratzeei esker, biktimen gorpuzkietako batzuk berreskuratu ahal izan ziren, eta, ondoren, oroitarazi nahi dituen panteoi honetan jarri ziren, haien oroitzapena ezabatu gabe.

 

Plano bertikalean honako hau irakur daiteke: "1936ko Guda Zibilean fusilatu zituztenen oroimenez. Hurrengo belaunaldiek ez ditzaten ahaztu gizon horiek, bakea, justizia eta askatasuna defendatzeagatik erailak izan zirenak".

Ribera
otros-memoriales