TUTERAKO SAN FRANTZISKO KOMENTUA
Erribera
Biktimak: -
Sarbide publikoa: Ez dago erabilgarri

Tuteran, San Frantziskoko komentu zaharra eta Sementalesko kuartela, 1936ko kolpe militarraren ondoren atxiloketa leku bezala erabili zen. Toki hau 1372an eraiki zen eta data honen aurretik azoka bezala erabili zen.

1936ko uztaileko kolpe militarraren ondorengo lehen hilabete eta erdian 385 preso hartu zituen. Presoen hauen %40 hil egin zituzten. 1936ko uztaila eta abendu bitartean 640 pertsona giltzaperatuak izan ziren.

Historia

Komentu hau toki ezberdinetan egon zen, 1372an Iruñeko bidearen ondoan kokatu zen arte. 1840an kartzela gisa erabiltzen hasi zen. 1924an, eraikinaren zati bat Estatuko Hazitarako Biltegirako erabili zen. 1936ko kolpe militarraren ondoren, ordurarte arte eman ez zen jendetza  bildu zen, Erriberako hiriburuan eman zen errepresioaren isla. 1967an kartzela izateari utzi zion.