TUTERAKO PLAKA
Erribera
Biktimak: -
Sarbide publikoa: erabilgarria

1936ko kolpe militarraren ondoren errepresaliatutako udal langile eta kargu publikoen omenez 2013an jarritako plaka. Ekimen hau Tuterako Udalak aurrera eraman zuen eta bertan honako hau irakur daiteke: “1936ko uztailaren 18ko kolpe militarraren ondoren eraildako kargu publikoak eta udal langileak”. Jarraian pertsona hauen izenak irakur daitezke. Plakaren bukaeran honako hau irakur daiteke: “Tuterak beti zuen izenak gogoratuko ditu ahanzturan eta isiltasunean hil ez daitezen”. Hiriko pertsona guztiak ere gogoratu nahi ditu.

 

Historia

Borroka sozial eta politikoa gogorra izan zen Tuteran, Nafarroako Erriberako gainerako herrietan bezala, non   herri-lurren banaketa eskatzen zen. Piztutako errepresioak 65 heriotza eragin zituen eta emakume askok sexuaren araberako errepresioa pairatu zuten.

Errepresaliatutakoen izenak honako hauek dira: Francisco Añino García (ziengotzia); Domingo Burgaleta Pérez de Laborda (alkatea eta zinegotzia); Antonio Castro Ansorena (alguazila); Aquiles Cuadra de Miguel (alkatea eta zinegotzia); Felipe Escribano Terraz (alguazila); Manuel Espadas Moneo (idazkaritzako ofiziala); José Huguet Imaz (mendietako laguntzailea); Francisco Jaraba Grima (zinegotzia); Jacinto Lasheras Carasuán (ehorzlea); Joaquín Meler Mur (zinegotzia); Juan Navarro Anguiano (obren ikuskatzailea); Aquilino Ochoa Pascual (zinegotzia); Valentín Pérez Martínez (zinegotzia); Luis Pérez Pérez (albaitaria); Rodrigo Sainz Lasheras (idazkari-laguntzailea); Francisco Sarasa Morán (zinegotzia); Eugenio Tutor Lozano (zinegotzia); Francisco Ucar Liñan (zinegotzia) y Manuel Ucar Ramírez (auzo-alkatea).