1936ko uztailean eraildako zinegotzien omenez Udaletxeko sarreran jarritako plaka. Guztira 39 eraildako egon ziren kolpe militarraren ondorengo hilabeteetan.
Plakan honako hau irakur daiteke: “Cortesko Udala eta herria Valentín Navarro Huerta, Rogelio Sánchez Aráiz, Esteban Sánchez Bonel, Miguel San Prat eta Pedro Segura Vicente zinegotzien eta 1936an balio errepublikarrak defendatzeagatik eraildako bizilagun guztien memorian eta omenez”.
Historia
Cortes, XX. mendearen lehenengo hamarkadan sortutako langile-talde bat izan zuen Nafarroako lehen herrietako bat izan zen. Lurraren arazoa eta hobekuntza sozialak ziren erakunde hauen ardurak Bigarren Errepublikaren garaian. 1936ko kolpe militarrarekin errepresio bortitz bat piztu zen, 39 hildako eta mota guztietako errepresioak utzi zituena: tratu txarrak, lapurretak, ile mozketak...
Hauek dira 39 bizilagunen izenak: Casildo Abad Alcega, Misericordia Abad Alcega, Guillermo Alcázar Alonso, Manuel Aranda Urzáiz, Pablo Arellano López, Gregorio Bonel Alonso, Antonio Bordas Solíss, Félix Cascán Pérez, Vicente Castro Vera, Celestino Cerdán Navarro, Cándido Clavería Ruiz, Miguel Duarte Baigorri, Anastasio Faldos Jiménez, Antonio Faldos Jiménez, Julián García Urzáiz, Miguel Gómez Estela, Matías Guerrero Martínez, Justino Huerta Blanco, Pedro Hueso Mañas, Felipe Grávalos Calvo, Justo Jiménez Bello, Catalino Lázaro Pérez, Jacinto Lostado Tellez, Ramón Martínez Lozano, Juan Mendoza Salillas, Ciriaco Navarro Huerta, Valentín Navarro Huerta, Evaristo López Gil, José Pérez Lázaro, Delfín Saldaña Modrego, Rogelio Sánchez Aráiz, Esteban Sánchez Bonel, José Sánchez Bonel, Miguel Sanz Prat, Pedro Segura Vicente, Isidro Torres Navarro, Julián Tristán Melero, Enolasca Vela Salvador eta Nazario Riancho Porras.