ABLISTASKO HILERRIKO MONOLITOA
Erribera
Biktimak: 11
Data: 2010
Sarbide publikoa: erabilgarria

Nafarroako Erriberako beste leku batzuetan bezala, Ablitasen lurraren eskubideen aldeko borroka mugimendu bat izan zen, eta sindikal eta ezkertiarren ahalduntzea nabarmena izan zen. 1936ko uztaileko kolpearekin errepresio bortitza piztu zen, hamaika eraildakoekin.

Ablitasko hilerrian estreinatu zuten monolitoa 2010ean, 1936ko kolpe militarraren ondoren piztutako errepresioaren biktimak oroitzeko. Tuterako hilerritik desobiratutako Ablitasko bi biktimen gorpuzkiak sartu zituzten, 1936an hobiratu zituzten Tuterako hilerrian.

Harrobiko harrizko monolito honek 11 eraildakoen izenak jasotzen ditu. Monolito hau egiteko, Para No Olvidar kolektiboak, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza bat lortu zuen. Harrian zizelkatutako laukiak eraildakoen gorpuzkien dispertsioa, abandonua eta utzikeria  irudikatzen dute.

Historia

2010an Aranzadi Zientzia Elkarteak Tuterako hilerrian hobiratutako Ablitasko bi eraildakoen gorpuzkiak desobiratu zituen. Higinio Arriazu Ruiz eta Bonifacio Gracia Enciso Gerra Zibilaren hasieran erail zituzten, Fontellas eta Ribaforada artean.

Urte horretan bertan, harrobiaren harrizko monolito bat inauguratu zen non harrian zizelkatutako lauki batzuetan eraildakoen izenak agertzen diren. Baita ere olibondo bat landatu zen panteoiaren barruan.