Udalean dagoen plaka honek 1936ko udan 52 eraildakoak omentzen ditu. Herri honek errepresioa bereziki sufritu zuen abuztuaren 26an, 26 pertsona eraman baitzituzten kamioi batean Mallénera. Beste batzuk ere Fréscanon eta Magallonen erail zituzten, Buñueletik gertu dagoen Aragoiko herrian. Hilabete eskasean 52 pertsona hauek erail zituzten.
Horien artean aurkitzen ziren Buñueleko alkatea eta idazkaria, Alfonso Marquina Vicente eta Martín Domingo Aguirre izan ziren. Hiru egunez udaletxeko sotoetan atxilotua egon ondoren, udaletxeko arkupean hil zituzten.
Historia
Buñuelen lurra lantzen zutenek borrokatu zuten eta eskubide asko lortu zituzten, baita ere, elkarte ezkertiarrak eta sindikalak presentzia handia izan zuten. 1936ko kolpe militarraren ondoren, errepresio bortitza piztu zen, eta hilabete eskasean 52 hildako utzi zituen.
2021an udaletxean plaka bat jarri zen, eta bertan honako hau irakur daiteke: “Buñuelgo udala, herri honetako alkatearen, zinegotzien, idazkariaren eta bizilagunen memorian; demokrazia eta errepublika defendatzeagatik”. Jarraian, pertsona hauen izenak irakur daitezke: Fausto Aguirre Lavilla; Gregorio Armingol Blasco; Avelino Arriazu Bonilla; Santiago Blasco Gastón; Máximo Borobia Rodríguez; Antonio Cabestre Litago; Juan Conget Vicente; Martín Domingo Aguirre; Julio Fernández Castillo; Julián Fernández Gutiérrez; Martín Fernández Osta; Manuel García Lasheras; Pablo García Lázaro; Sotero García Lázaro; Valentín Guillermo Monguilan; Félix Izquierdo Gómez; José Jiménez Lahuerta; Jesús Lasheras Doiz; Pedro Lasheras Doiz; Fausto Lasheras Remón; José Lavilla Aguirre; Restituto Lázaro Ciria; Jesús Litago Coso; Pablo Marcos Cerdán; Victoriano Marques Baigorri; Alfonso Marquina Vicente; Martina Martínez Bueno; José Catalino Martínez Gascón; Gregorio Mazas Nogues; Jesús Minchinela Virto; Cesáreo Monguilan Remón; Pedro Monreal Miranda; Cayo Morales Serrano; Mariano Morales Falces; Gregorio Oiz Alegre; Victor Oiz Alegre; Pedro Osta Remón; Laureano Otamendi Cestao; Alejandro Pascual Salvatierra; Román Pinzolas López; Iñigo Rodero Cacho; Esteban Ruberte Fernández; Antonio Saez Rodríguez; Pablo Saez Rodríguez; Lucio Sánchez Blasco; Valentín Serrano Borobia; Pascasio Serrano Lara; Esteban Tristán Chueca; Julián Tristán Litago; César Vicente Adiego eta Jesús Villanueva Alecha.