lokalizazioa
1936ko azaroaren 20an Murchanteko zazpi bizilagun atxilotu zituzten eta Tuterako eskualdeko kartzelara eraman zituzten. Gau hartan bertan hilko dituzte Fustiñanan.
Jornalariak, okinak, epaitegiko idazkaria, UGTko lehendakaria edo tabako salzailea ziren, 28 eta 71 urte bitartekoak. Atxilotutakoak hauek izan ziren: Hilario Chueca Ayala, Roque Jarauta Chueca, Genaro Ochoa Lorente, Julio Orta Simón, Antonio Pérez Ullate, Ricardo Rosel Aguirre eta Mauricio Simón Arriazu.
2005ean prospekzio bat egin zen Fustiñanako bizilagun batzuek emandako informazioari esker. Metodologia arkeologiko forentse batekin egindako lehen desobiratzea izan zen Nafarroan, Aranzadi Zientzia Elkarteekoek egina. Egun batzuk geroago, zazpi gorpuak desobiratu eta senideei eman zizkieten, eta haiek olibondo bat landatu eta oroigarri-plaka bat jarri zuten bertan.
Historia
Murchanten, Nafarroako Erriberako beste herri batzuetan bezala, XX. mendearen hasieran nekazaritzaren auzia presente zegoen, laborantzarako oso lur gutirekin. Erlijioaren auziak ere 1936ko kolpe militarraren aurreko gertakariak markatu zituen.
Zazpi pertsona aukeratu zituzten eskarmentua emateko Murchanten. 1936ko azaroaren 20an atxilotu zituzten eta Tuterako kartzelara eraman zituzten. Ordu batzuk beranduago Fustiñanara eraman eta egunsentian erail zituzten.
Eraildakoak hauek izan ziren: Hilario Chueca Ayala (jornalaria, 50 urte); Roque Jarauta Chueca (UGTko afiliatua eta taberna baten jabea, 57 urte); Genaro Ochoa Lorente (jornalaria, 31 urte); Julio Orta Simón (UGTn afiliatua zegoen okina, 59 urte); Antonio Pérez Ullate (estankeroa, 32 urte); Ricardo Rosel Aguirre (Epaitegiko idazkaria, 71 urte) y Mauricio Simón Arriazu (jornalaria eta UGTko lehendakaria, 28 urte).
2005eko urrian, Antonio Berton Ochoaren eta Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkartearen (AFFNA-NAFSE 36)ren laguntzari esker, prospekzio bat egin zen eta lurperatuak izan ziren. Zazpi pertsona horien gorpuzkiak agertu ziren, eta aztertzerakoan ikusi zuten guztiek hautsita zutela garezurra, buruan suzko armaz egindako tiroen ondorioz.