ABLITASKO AERODROMOA
Erribera
Biktimak: -
Sarbide publikoa: Ez dago erabilgarri

Ablitasko aerodromoa helburu militar argi batekin eraiki zen Gerra Zibilean, zehazkiago Ebroko batailan. Ablitasko udalerrian kokatua, herri honetatik Tuterara doan errepidearen ekialdean eta errepide honen ondoan.

Lur natural balizatuz osatua dago eta 114 hektareako azalera hartzen du. III. Aireko Eskualdearen eta Aireko Garraio Agintearen menpe dago, eta bertan, Aireko Armadaren destakamentu iraunkor bat dago. Maniobretarako eta entrenamenduko hegaldi militarretarako erabiltzen da.

Historia

Gerra hasi ondoren frankismoak erabili zuen errepresio eta umiliazio moduetako bat presoen bortxazko lanak obra publikoak eraikitzeko erabiltzea izan zen. Galtzaileek eurek dinamitatutakoa berreraikiko zuten, aberria berreraikiko zuten. Estatu espainiarraren kasuan kontrakoen lan-erabilera errepresioaren aldaketarekin gertatzen da, eta aldaketa hori dozenaka mila aurkari politikoen ezabatze fisikoaren eta erabilera ekonomikoa eta gizartearen beste zati zabal baten mendekotasun ideologikoaren saiakeraren konbinazioan datza. Alde batetik, borrokako galtzaileak zigortzeko, ordaintzeko edo umiliatzeko balio zuen; bestetik, izaera hezitzailea zuen, garaituek Espainia berrian izango zuten tokia erakusteko, hots, urte asko iraungo zuen berreziketa ideologikoa eta politikoa.

Frankismoak unibertso kontzentrazionario bat sortu zuen ehun kontzentrazio-esparru baino gehiagorekin eta ehunka lan-eremu egonkorrekin, hasiera batean Langileen Batailoietan (BBTT) antolatu zirenak eta 1940tik Aurrera Soldadu Langileen Diziplina Batailoiak (BDST) izatera pasa zirenak.

Bortxazko lan hauek miseria erabatekoaren eguneroko administrazioa suposatu zuten, kalkulatua eta arrazionala, eta garrantzitsua da erregimenak zuen menpekotasuna eta beldurrezko estrategia baten barruan kokatzea. Honen bidez, biztanleriaren erantzuteko gaitasuna denbora luzez geldiarazi zuen.

Nafarroan, frankismoaren 15.000 esklabo inguru egon ziren lanean, eta baliteke gehiago izatea, baldin eta Lanagatik Zigorrak Berreskuratzeko sisteman sartuta zeuden pertsonak sartzen badira. Lan hauek Nafarroako geografiaren hainbat tokietan egin ziren, batez ere gotorlekuak, errepideak eta trenbideak eraikitzeko.

Erriberako hainbat tokietan obra ezberdinak egin zituzten frankismoko presoek. Kalkuluen arabera, 3528 trenbidean egin zuten, eta preso gehien hartu zuen bigarren azpiegitura izan zen. Tuterako zonaldean ere bortxazko lanak egin ziren, hala nola, Soto de los Tetones, Monte de Cierzo edo Dique de Soladrón. Preso hauek ere zaintzapean ateratzen zituzten Queiles ibaiaren ibilgua garbitzeko. Ablitasko aerodromoa izan zen beste leku bat.