lokalizazioa
Gaiak
Hobiak
1936ko azaroan 28 pertsona erail zituzten Balsaforadako (Tutera) korralizan. 1936ko kolpe militarraren ondoren, Tutera hilketa uholde baten guen bihurtu zen azoroko hiru egunetan, antza denez, Tuterako gazte baten heriotzak frontean eragindako errepresalia gisa. Hogeita hamar bizilagun Tuterakoak ziren eta hamar Cadreitakoak.
Era berean, ondoan dagoen Cabezo Moro korralizan hainbat eraildako egon ziren ere, Tuterako kartzelatik oso gertu zeuden korraliza hauek. Azken honetan Cadreita eta Tuterako 28 pertsona erail zituzten.
Historia
Ateratze hauetan Aquilino Ochoa eta Joaquin Meler Mur zeuden, PSOEko zinegotziak Tuterako Udalean. Jesusa Olloqui eta Josefa Bueno Azcárate komunistak ere, azkeneko hau Juan Fidao fusilatuaren alarguna, hiru seme-alaba umezurtz utzi zituena. Baita ere eraildak izan ziren: Gregorio Albero Jimenez, Mauro Allo Les, Francisco Amigot Ciria, Benito Burgaleta Pérez, Serafín Carrascón Aguado, Luis Carrascón Jiménez, Manuel Castellano Rus, Leoncio Castillejo, Juana Charela Vidas, Manuel Espadas Moneo, Modesto Esparza Munarriz, Eusebio Jiménez Anso, Julián Morales Ruiz, Galo Ozcoz Aranaz, Ciriaco Pegenaute León eta Tomás Pérez Ozcoz.
Jasotako testigantzen arabera, ateratze hau Goardia Zibilak eta Falangek zuzendu zuten eta atxilotutako pertsonak Balsaforadako Korralizara kamioi batean eraman zituzten, non hobi bat karez beteta zegoen. Eraildako asko San Kristobal Gortorlekutik ekarriak izan ziren.