Josefa eta Elisa Uriz Pi ahizpen omenezko plaka, Tafallan Elisa jaio zen etxearen kanpoaldean jarrita. Bi emakume hauek berritzaileak eta aurrerakoiak ziren ekarpen pedagogikoengatik eta hezkuntza mistoa eta laikoaren alde apustu egiteagatik nabarmendu ziren. Gainera, emakumearen eta haurtzaroaren eskubideen defendatzaile nabarmenak izan ziren. Errepublikaren alde eta nazismoaren aurka borrokatu zuten.
Plaka hau emakumeen nazioarteko egunean jarri zen eta Tafallako Udaleko berdintasun batzordeak bultzatu zuen.
Historia
Josefa eta Elisa Uriz Pi ahizpak XIX. mendearen amaieran jaio ziren Nafarroan. Badostaingo familia batekoak, gazteena, Elisa, Tafallan jaio zen 1893an. Magisteritza ikasi zuten eta hasiera-hasieratik interesa piztu zien Europan sortzen ari ziren ideia pedagogiko iraultzaileak. II Errepublikak martxan jarri zuen Misiones Pedagógicas programan parte hartu zuten. Programa honen helburura aldenduago zeuden herrietara oinarrizko material kulturalak (liburuak, gramofonoak…) eramatea zuen helburu.
1935an Alderdi Komunistan sartu ziren eta ardura handiko karguak izan zituzten Gerra Zibilean zehar. Josefa Ebakuazio zuzendaria eta irakazkuntzako sindikatu nagusiko lehendakaria izan zen. Elisa Erretagoardiako Haur Laguntzaren buru izan zen. Behin gerra amaitua Frantziako hegoaldeko kontzentrazio-esparruetan zeuden errefuxiatuei laguntza eskaintzen egon ziren, alemaniarren inbasiora gertatu zen arte.
Pariseko eskualdean erresistentziako lehenen taldeetan parte hartu zuten, geroago Gerrilarien Taldean integratu zena, makis izenez ezagunagoa zen taldean. 30eko hamarkadako mugimendu feministan, Espainiako Emakumeen Batasunean eta Emakumeen Naziorteko Federazio Demokratikoan ere parte hartu zuten. Azken erakunde honek, bestak beste, munduko bakea eta haurtzaroaren eskubideak bultzatu zituen; ekimen nabarmenena Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna sortzea izan zen, NBEk, azkenik, 1954an ezarri zuena.
1950an, Bolero-Paprika Operazioaren bidez, ehunka militante komunista erbesteratu zituzten, horien artean Uriz Pi ahizpak, 1951an kanporatuak izan zirenak. Ekialdeko Berlinera joatea lortu zuten eta bigarren erbestealdira hasiera emanez. Josefa 1958an hil zen Alemaniako Errepublika Demokratikoan, eta Elisa ere bertan hil zen 1979an.