JIMENO JURIOREN PLAKA TAFALLAN
Zona Media
Biktimak: -
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Gaiak

otros-memoriales

Jose María Jimeno Jurío, historialari eta etnografoa oroitzeko eta omentzeko plaka, Nafarroan 1936ko kolpe militarraren ondorengo errepresioaren azterketan aitzindaria. Maisu ikasketak amaitu ondoren derrigorrezko soldaduska egin zuen, ondoren Iruñeko Apaiztegi Diozesiarrean sartu eta apaiz ordenatu zen 1956an. 60ko hamarkadan Nafarroako kulturaren euskal jatorrietan arreta jarri zuen. Frankismoaren azken urteetan II Errepublikarekin eta sortutako errepresioarekin lotura zuten gaiak ikertzen hasi zen.

Historia

Altaffaylla Kultur Taldeak hainbat plaka jarri zituen “Tafallari itzulia 90 plaketan” ibilbide historikoaren baitan. Ibilbide honetan José María Jimeno Juríorena agertzen da, Artaxoan jaioa eta Nafarroako errealitatearen alderdi ezberdinak ikertu zituena: ohiturak, hizkuntza, tradizioak, toponimia-ikerketak… Obra luze batekin eta sari batzuekin, XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadan, 1936ko kolpe militarraren ondoren izandako errepresioari buruzko testigantzak jaso zituen herriz herri Nafarroan. Laurogeiko hamarkadan Punto y Hora de Euskal Herria aldizkarian argitaratu zuen, eta horren ondorioz hainbat mehatxu jaso zituen.