2015ean Berbintzanako Udalak plaka oroigarri bat jarri zuen 1936ko kolpe militarraren ondoren eraildako zinegotzien oroimenez. Plaka horretan honako hau irakur daiteke: “II Errepublikaren ordena konstituzionala defendatzeagatik 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildak”. Eraildako zinegotzi baten semeak azaleratu zuen. Errepresioa jasan zuten herriko guztiak ere omendu ziren.
1936ko kolpe militarraren ondoren piztu zen errepresioaren ondorioz Berbintzanako 21 pertsona hilak izan ziren.
Historia
Berbintzanak garesti ordaindu zuen lurraren banaketa justu baten aldeko borrokatzea, non jabetzaren desberdintasuna oso handia baitzen. Hiru zinegotzi hil zituzten: Faustino Chocarro Lucea, Miguel Elizalde Lacabe eta Jesús José Iracheta Suescun.
Hildako beste 18ak ondoko hauek izan ziren: Alfaro Díez, Francisco Asenjo Mutuberría, Antonio Chocarro Armendáriz, Eugenio Chocarro Elio, Abdón de Luis Basterra, Ángel Díez Belloso, Blas Díez Belloso, Nicolás Díez Belloso, Francisco Elizalde Chocarro, Gumersindo Hilario Concepción, Francisco Ibañez Chocarro, Santiago Ibáñez Aguado, Fortunato Iracheta Suescun, Ángel Lacabe Lizarbe, Escolástico Lasa González, Herminio Lasa Elizalde, Francisco Rada Sotés eta Víctor Sola Lizaur.
Dokumentu interesgarriak
Lotura interesgarriak
- Noticia 1
- Noticia 2
- Tomás ALFARO [ÁLVARO] DÍEZ
- Francisco ASENJO MUTUBERRIA [MUTUVERRÍA]
- Antonio CHOCARRO ARMENDÁRIZ
- Faustino CHOCARRO LUCEA
- Abdón DE LUIS BASTERRA [LASTERRA]
- Ángel DÍEZ BELLOSO
- Blas DÍEZ BELLOSO
- Nicolás DÍEZ BELLOSO
- Francisco ELIZALDE CHOCARRO
- Miguel ELIZALDE LACABE
- Gumersindo HILARIO DE LA CONCEPCIÓN
- Francisco IBÁNEZ CHOCARRO
- Santiago IBÁNEZ AGUADO
- Fortunato IRACHETA SUESCUN
- Jesús José IRACHETA SUESCUN
- Ángel LACABE LIZARBE
- Escolástico LASA GONZÁLEZ
- Herminio LASA ELIZALDE
- Francisco RADA SOTES
- Víctor SOLA LIZAUR
Zerikusia duten memoria guneak
Maravillas Lamberto bere familiarekin bizi izan zen kalea da hau. Kalearen jatorrizko izena "La mota" da eta gaur egun kalearen erdiak izen hori du eta beste erdiak "Maravillas Lamberto" izena.
Lamberto Yoldi familia kale horretako hirugarren zenbakian bizi izan zen 1936ko kolpe militarraren ondoren errepresioa jasan zuten arte, herritik alde egin behar izan baitzuten.
Murilleteko gainaldean 2020an estreinatutako memoriala, Santa Cruz elizatxoaren esparruaren ondoan, 1936ko kolpe militarraren ondoren bederatzi eraildakoen memorian. Errepresaliatuak izan ziren emakumeak ere gogoratu nahi ditu. Bertan errepresaliatuen izenak irakur daiteke.
Taxio Ardanazek egindako monumentua lurrarekiko plano horizontalean eraikita dago, landutako soroek markatzen duten horizontaltasuna nabarmentzeko, bertikaltasuna ekidituz. Buztin egosizko 3.200 adreiluen gainean ibil daiteke oinez, eta haien xedea isiltasuna entzutea da, zapaltzen dugun lurretik sortzen dena.
2013an monolito bat estreinatu zen 1936ko kolpe militarraren ondorioz herriko eraildako pertsonen oroimenez. Zinegotzi batzuk kargugabetuak izan ziren, emakume batzuei ilea moztu zieten eta gizon batzuk espetxeratu zituzten. Miranda de Arga herriak, lurraren banaketaren aldeko borroka luze batekin, errepresioa jasan zuen bere dimentsio guztietan.
Monolito honetan honako hau irakur daiteke: “Miranda de Argako hiriburuak 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresaliatutako seme-alaben oroimenez”.
Ekimen hauen bidez Udalak elkartasuna adierazi zien eraildakoei eta haien senideei. AFFNA-NAFSE 36k lagundu zuen.
Toki beran jarritako plaka eta monolitoa, 1936ko kolpe militarraren ondoren eraildakoen omenez. Guztira 13 izan ziren eraildakoak eta plakan haien izenak irakur daitezke.
Plazaren ondoan dagoen monolitoan honako hau irakur daiteke: “Errepublika defendatzeagatik erailak”. Monolitoan jarritako plaka batean honako hau irakur daiteke: “Eta emakumeok gure erara borrokatzen jarraitzen dugu, eta gerra hori, gurea bakarrik, irabazi genuen. Gure seme-alabak gurasoen erara hezitu genituen: indartsuak, askeak, arduratsuak, eta onak eta zintzoak zirela konbentzitu genituen; nahiz eta kalean eta eskolan kontrakoa esan”.
Plakan, eraildakoen izenekin batera honako hau irakur daiteke: “Eraildako eta errepresaliatuen oroimenez. Hildakoek bere oinordekoetan utzi zuten oroimena”, 2016 estreinatuak izan ziren.
Tafallako La Peña auzoan inauguratutako memoria historikoaren omenezko monolitoa. 17 tona baino gehiagoko harri handi bat da, Buskil mendian aurkitua eta Jesús Nietoren tailer-hargintzatik pasa zena; Ramon Urtasunek egindako diseinuan oinarritzen dena.
Bere monolitoa duen memoria gune honen sorkuntza Altaffayla Elkarteak eta Tafallako Udalak bultzatu zuten, eta frankismoaren errepresioan herri honetan 37 eraildakoak eta aurreko eta ondorengo beste errepresio mota batzuk gogoratu nahi ditu. Monolitoaren harrian errepresioaren data adierazgarriak grabatuta daude.
1979ko otsailaren 11n Larragako hilerrian estreinatutako panteoia, 1936ko kolpe militarren ondoren eraildakoen gorpuzkiak gordetzeko. Gurutze baten alboetan eraildakoen izenak irakur daitezke. Beheko partean ondokoa testua irakur daiteke: "Justizia bide bat irekitzeko ahaleginean erori zineten krudelki. Indarrez bidaiariak Nafarroako zelaietatik. Egun, gure ondoan lurperatuta zaudete. Atseden har ezazue Jainkoaren bakean eta justizian!
1936ko kolpe militarraren ondoren Erriberriko eraildakoen gorpuzkiak gordetzeko 1979an eraikitako panteoia. Panteoiko sarreraren bi alboetan marmolean zizelkatutako bi zerrenda handiek eraildakoen izenak eta adinak jasotzen dizuzte. Paneletan ondoko hau irakur daiteke: " Eredu zintzo baten defentsan krudelki 1936an heriotza aurkitu zuten gizon hauen oroimenez. Jaiotzen ikusi zintuzten lurrak 1979an zuen hezurrak hartzen ditu betirako berpizkundera arte ".
1936ko kolpe militarraren ondoren herri honetako eraildako pertsonen gorpuzkiak gordetzeko 70 hamarkadaren bukaeran eraikitako panteoia. Egiten joan diren desobiratzeetan berreskuratutako gorpuzkiak gehitzen joan ziren. Panteoi honetan honako hau irakur daiteke: "1936an fusilatutako gizon hauen odolak balio dezala maitasunean, justizian, errespetuan senidetzeko, eta harentzat betiko argia distiratzeko".
Zarrakazteluko hilerrian eraikitako panteoia, 70eko hamarkadaren bukaeran desobiratutako eraildakoen gorpuzkiak gordetzeko. Marmol beltzeko plaka batzuetan eraildakoen izenak irakur daitezke ondoko testuarekin batera: "Ez negar egin gugatik. Negar egin dezatela modu batean edo bestean gure odolaren isurketan parte hartu zutenek ".
1979an eraikitako panteoia non bertan dauden 1936ko kolpe militarraren ondoren eraidakoen berreskuratutako gorpuzkiak. Hauetako batzuk Torreroko (Zaragoza) hilerrian desobiratuak izan ziren, Sanjurjoko Tertziokoak. Zonalde bertikalean eraildakoen izenak eta adinak irakur daitezke. Zonalde horizontalean ondoko hau irakur daiteke: "Sanjurjo Banderan fusilatuak. 1979: Orain bai gurekin zaituztegu gure lurraldean eta gure herrian. Poz gaitezen ".
70eko hamarkadaren bukaeran eraikitako panteoia 1936ko kolpe militarraren ondoren Miranda de Argako eraildakoen gorpuzkiak gordetzeko. Gorpuzki hauek urte horietan desobiratu ziren. Panteoian eraildakoen izenak irakur daitezke, baita ondoko testua ere: "1936-1937. Askatasuna eta justiziaren defentsaren alde eraildakoen omenez. Zuen senide eta lagunek ez zaituztete ahazten"
1979an estreinatua, panteoi honek 1936-1937an eraildakoen eta 70eko hamarkadaren bukaeran desobiratutakoen gorpuzkiak gordetzen ditu. Bi zerrenda handitan eraildakoen izenak iraur daitezke. Era berean, panteoiaren erdialdean onako hau irakur daiteke: "1936-1937. Zuen bizitzak segatu zituzten justizia eta askatasunaren idealak izateagatik. Zorionekoak gose eta justizia-egarri direnak, nazkatuak izango direlako. 1979 ".
70eko hamarkadaren bukaeran estreinatuta desobiratutak izan ziren eraildakoen gorpuzkiak gordetzeko. Izen guztiak dituen zerrenda bertikal handi batean ondoko hau irakur daiteke: "1936an fusilatutakoak hemen daude". Hilerriko nitxoen ondoan dago.
70eko hamarkadaren amaieran eraikitako panteoia. Bertan daude urte haietan desobiratutakoen gorpuzkiak, 1936ko kolpe militarraren ondoren erailak. Panteoian dagoen hilarri bertikal batean pertsona horien izenak eta adinak irakur daitezke.
70eko hamarkadaren amaieran Tafallako hilerrian eraikitako panteoia, 1936ko kolpe militarraren ondoren eraildakoen gorpuzkiak gordetzeko. Panteoi honetan hemen lurperatua daudenen izenak irakur daitezke.
1936ko kolpe militarraren ondoren eraildako Larragako 47 bizilagunak gogorarazteko 2012an estreinatutako parkea. Dabid Nieto Larragako bizilagunak egindako monolito batek biktima hauek gogorarazten ditu. Auzolanean jarri zen eta harria Larragako landatik hartu zen. Bi plaka handi ere badaude, non eraildakoen izenak agertzen diren.
Egun horretan bertan, Maravillas Lamberto izena eman zitzaion hura hazi zen kaleari. Halaber, 2023ko apirilean monumental bat inauguratu zen Anastasini Zirkuko langileak, haurrak, eta eraildakoak gogorarazten dituena. Zirku hau 1936an Lodosako plazan kokatu zegoen.
Parke honen sorkuntza lanak Maravillas Lamberto elkarteak aurrera eraman zituen, Larragako Udalaren laguntzarekin. Monolitoak eraso faxistak jasan ditu. Memoria Historikoaren Tokia izendatu zuten 2022an.
Jose María Jimeno Jurío, historialari eta etnografoa oroitzeko eta omentzeko plaka, Nafarroan 1936ko kolpe militarraren ondorengo errepresioaren azterketan aitzindaria. Maisu ikasketak amaitu ondoren derrigorrezko soldaduska egin zuen, ondoren Iruñeko Apaiztegi Diozesiarrean sartu eta apaiz ordenatu zen 1956an. 60ko hamarkadan Nafarroako kulturaren euskal jatorrietan arreta jarri zuen. Frankismoaren azken urteetan II Errepublikarekin eta sortutako errepresioarekin lotura zuten gaiak ikertzen hasi zen.
2015ean Miranda de Argako udaletxean jarritako plaka honek errepresaliatutako eta kargugabetutako zinegotziak eta funtzionarioak gogoratzen ditu. Guztira 12 izan ziren, lau hildako, bi errepresaliatu eta sei kargugabetu. Era beran, errepresioa era guztietan sufritu zutenak omendu eta gogoratu nahi ditu. Plakan honako hau irakur daiteke: “Miranda de Argako Udalak eta herriak, 1936an balio errepublikarrak defendatzeagatik erail eta errepresaliatu zituzten Miranda de Argako Udaleko zinegotzi eta langile izandakoen omenez”; jarraian pertsona hauen izenak agertzen dira. Ekimen honetan AFFNA-NAFSE 36k lagundu zuen.
1936ko kolpe militarraren ondoren eraildakoen eta errepresaliatuen omenezko plaka. Inaugurazio eta omenaldi hau memoria historikoari buruzko astebete barru egin zen, jardunaldi batzuetan egin zen, memoria historikoari buruzko astebete barnean egin zen, jardunaldi batzuekin batera. Guztira hogei izen ziren eraildakoek herri honetan.
Enrique Fadrique Loidi erbesteratuaren, Murillo el Frutoko azken alkate errepublikarraren bi biloba etorri ziren Mexikotik.
Tafallan 1868an jaiotako Gregorio Angulo Martinenaren omenez jarritako plaka. Iruñeko Udaleko zinegotzia 1914 eta 1917 artean, Agrupación Socialista de Pamplona, PSNren eta UGTren sortzailea ere izan zen. 1937an hil zuten Iberon, Hiru Gurutzeen Gaineko hobi batean. Gorpuzkiak desobiratuak eta identifikatuak izan ziren 2015 urtearen amaieran.
Josefa eta Elisa Uriz Pi ahizpen omenezko plaka, Tafallan Elisa jaio zen etxearen kanpoaldean jarrita. Bi emakume hauek berritzaileak eta aurrerakoiak ziren ekarpen pedagogikoengatik eta hezkuntza mistoa eta laikoaren alde apustu egiteagatik nabarmendu ziren. Gainera, emakumearen eta haurtzaroaren eskubideen defendatzaile nabarmenak izan ziren. Errepublikaren alde eta nazismoaren aurka borrokatu zuten.
Plaka hau emakumeen nazioarteko egunean jarri zen eta Tafallako Udaleko berdintasun batzordeak bultzatu zuen.
2016an plaka bat jarri zen Erriberriko Udaletxean 1936ko kolpe militarraren ondoren 50 eraildakoen izenekin. Izenen zerrendarekin batera honako hau irakur daiteke: “Erriberriko Udalak eta herriak, 1936ko kolpean eraildako eta errepresaliatutakoen oroimenez eta omenez”. Ondoko esaldi honek ixten du plaka: “Ahaztu egin zuten hildakoek bizirik dituztela eta biziek oroimena”.
Ekimen hau “Erriberri por la memoria” taldeak aurrera eraman zuen, Erriberriko Udalarekin batera.
Rincón realizado en 2022 en homenaje a las mujeres represaliadas durante la guerra y la posterior dictadura. Este proyecto fue llevado a cabo por la artista local de origen chileno Claudia Molina Maureira, afincada en Olite y que regenta una tienda de artesanía.
Obra compuesta por una puerta entreabierta que representa las casas que se quedaron vacías después de la guerra. Un jardín y unos zapatos situados en el suelo la acompañan. Fue inaugurada en un acto llevado a cabo por la “Asociación Olite por la Memoria-Erriberri Memoriaren alde” que lleva trabajando por la memoria desde el año 2014 y que todos los años realiza un homenaje.