lokalizazioa
Gaiak
Ibilbideak
Toki beran jarritako plaka eta monolitoa, 1936ko kolpe militarraren ondoren eraildakoen omenez. Guztira 13 izan ziren eraildakoak eta plakan haien izenak irakur daitezke.
Plazaren ondoan dagoen monolitoan honako hau irakur daiteke: “Errepublika defendatzeagatik erailak”. Monolitoan jarritako plaka batean honako hau irakur daiteke: “Eta emakumeok gure erara borrokatzen jarraitzen dugu, eta gerra hori, gurea bakarrik, irabazi genuen. Gure seme-alabak gurasoen erara hezitu genituen: indartsuak, askeak, arduratsuak, eta onak eta zintzoak zirela konbentzitu genituen; nahiz eta kalean eta eskolan kontrakoa esan”.
Plakan, eraildakoen izenekin batera honako hau irakur daiteke: “Eraildako eta errepresaliatuen oroimenez. Hildakoek bere oinordekoetan utzi zuten oroimena”, 2016 estreinatuak izan ziren.
Historia
Beirek nekazaritza arazoa pairatzen zuen XIX. mendearen erdialdetik. Ezkertiarrek korralizen gaian borroka egin zuten, baina 1936ko kolpe militarrak asmo guztiak gelditu zituen eta errepresioa era guztietara ekarri zuen.
2016 estreinatutako plaka eta monolito honek Beiren eraildakoak eta errepresaliatutakoak omentzen ditu. Ondorengo 13ak izan ziren: Víctor Bariáin, José Basarte, Eladio Basarte, Jesús González Jusué, Rufino González Jusué, Martín Goyen, Marino Gurrea, Eustaquio Lacasta, José Lacasta, Valentín Lacasta, Basilio Tejero, Dionisio Zufía eta José Maestrojuán.