1936ko kolpe militarraren ondoren eraildako Larragako 47 bizilagunak gogorarazteko 2012an estreinatutako parkea. Dabid Nieto Larragako bizilagunak egindako monolito batek biktima hauek gogorarazten ditu. Auzolanean jarri zen eta harria Larragako landatik hartu zen. Bi plaka handi ere badaude, non eraildakoen izenak agertzen diren.
Egun horretan bertan, Maravillas Lamberto izena eman zitzaion hura hazi zen kaleari. Halaber, 2023ko apirilean monumental bat inauguratu zen Anastasini Zirkuko langileak, haurrak, eta eraildakoak gogorarazten dituena. Zirku hau 1936an Lodosako plazan kokatu zegoen.
Parke honen sorkuntza lanak Maravillas Lamberto elkarteak aurrera eraman zituen, Larragako Udalaren laguntzarekin. Monolitoak eraso faxistak jasan ditu. Memoria Historikoaren Tokia izendatu zuten 2022an.
Historia
Larragak garesti ordaindu zuen lurra berdintasunean lantzeko eskubideen aldeko borroka. 47 izen ziren eraildakoak, horietatik 37 jornalariak. Honek erakusten du Fronte Popularrak 1936ko otsailean irabazi aurreko urteetan lurraren eta komunalen aldeko borrokak Nafarroan zuen presentzia.
Erailak izen ziren Nafarroako hainbat lekuetan: Erreniegan, Ibirikun, Artaxoan… edo Iberon, non Larragako 20 bizilagun lurperatuta dauden.
Eraildakoen izenak dituzten bi plaka handietan honako hau irakur daiteke: “2021eko apirilaren 28an inauguratu zen, errepublikaren zilegitasuna defendatzeagatik frankismoko kolpe militarrean 47 hildakoen oroimenez. Larragako gazterik onenak indarrez atera zituzten beren etxeetatik eta Nafarroako landetan eta hobietan erail zituzten”.
Plaka batek Maravillas Lamberto kalea izendatzen du eta eraildakoak gogoratzen dituen plaka batean honako hau irakur daiteke: “Maravillas Lamberto Yoldi. (1922-1936). 14 urteko gaztea, bortxatu eta eraildako emakume nafar guztien ikurra. Haien omenez eta oherez, eta Larragan izu frankistak eraildako beste 45en omenez”. Jarraian eraildakoen 46 izenak agertzen dira. Plaka hau Ahaztuak 1936-1977k jarri zuen.
2023ko apirilean monumental bat inauguratu zen 1936an Lodosan zegoen Anastasini Zirkuko eraildako 30-40 pertsonen omenez. Corten altzairuzko harri eta egituren konbinazio batez osatua dago, eta Maravillas Lamberto eta Zurbau elkarteetako pertsonek egin dute.