MIRANDA DE ARGAKO PLAKA
Zona Media
Biktimak: -
Data: 2015
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Gaiak

otros-memoriales

2015ean Miranda de Argako udaletxean jarritako plaka honek errepresaliatutako eta kargugabetutako zinegotziak eta funtzionarioak gogoratzen ditu. Guztira 12 izan ziren, lau hildako, bi errepresaliatu eta sei kargugabetu. Era beran, errepresioa era guztietan sufritu zutenak omendu eta gogoratu nahi ditu. Plakan honako hau irakur daiteke: “Miranda de Argako Udalak eta herriak, 1936an balio errepublikarrak defendatzeagatik erail eta errepresaliatu zituzten Miranda de Argako Udaleko zinegotzi eta langile izandakoen omenez”; jarraian pertsona hauen izenak agertzen dira. Ekimen honetan AFFNA-NAFSE 36k lagundu zuen.

Historia

Miranda de Argak, lurraren banaketaren aldeko borroka luze batekin, errepresioa jasan zuen bere dimentsio guztietan. 28 eraildako, zinegotzi batuk kargugabetuak izan ziren, emakume batzuei ilea moztu zieten eta gizon batzuk espetxeratu zituzten.

Kargugabetutako zinegotziak hauek izan ziren: Víctor Ibáñez Sesma, Víctor Esteban Munárriz (guardas de campo), Aurelio Erice, Victorio Tápiz Sesma, Pedro de la Rubia Abadía (alguaciles) y Luis Velo Arce (médico). También sufrieron la represión los ediles Julio Elizalde Vergara eta Jesús Baztán Ibáñez.