Tafallan 1868an jaiotako Gregorio Angulo Martinenaren omenez jarritako plaka. Iruñeko Udaleko zinegotzia 1914 eta 1917 artean, Agrupación Socialista de Pamplona, PSNren eta UGTren sortzailea ere izan zen. 1937an hil zuten Iberon, Hiru Gurutzeen Gaineko hobi batean. Gorpuzkiak desobiratuak eta identifikatuak izan ziren 2015 urtearen amaieran.
Historia
Altaffaylla Kultur Taldeak hainbat plaka jarri zituen “Tafallari itzulia 90 plaketan” ibilbide historikoaren baitan. Ibilbide honetan Tafallakoa den eta Iruñeko Elkarte Sozialistaren sortzailea den Gregorio Angulo Martinenarena dago. 1914 eta 1917 artean Iruñeko zinegotzia izan zen Errepublika-Sozialista Konjuntzioan zerrendetan, eta zinegotzi ere izan zen Bigarren Errepublika aldarrikatu ondoren. 1937ko ekainean erailda izan zen Iberon, eta Hiru Gurutzeen Gainan lurperatua. Bere gorpuzkiak 2015ean desobiratu zituen Aranzadi Zientzien Elkarteak.
Iruñeko Udaletxearen sarreran dagoen plakan ere agertzen da Gregorio, eraildako zinegotzien izenekin batera; eta Iruñeko hirian jarritako galtzada harriak-topatzekoetan, zehazki Kopainia kalean, bizi izan zen kalean.