MIRANDA DE ARGAKO MONOLITOA
Zona Media
Biktimak: 28
Data: 2013
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Gaiak

otros-memoriales

2013an monolito bat estreinatu zen 1936ko kolpe militarraren ondorioz herriko eraildako pertsonen oroimenez. Zinegotzi batzuk kargugabetuak izan ziren, emakume batzuei ilea moztu zieten eta gizon batzuk espetxeratu zituzten. Miranda de Arga herriak, lurraren banaketaren aldeko borroka luze batekin, errepresioa jasan zuen bere dimentsio guztietan.

Monolito honetan honako hau irakur daiteke: “Miranda de Argako hiriburuak 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresaliatutako seme-alaben oroimenez”.

Ekimen hauen bidez Udalak elkartasuna adierazi zien eraildakoei eta haien senideei. AFFNA-NAFSE 36k lagundu zuen.

Historia

Miranda de Arga herriak lurraren banaketaren aldeko borroka luze eta mingarri bat pairatu zuen, XX. mendearen hasieran hasi zena eta II. Errepublikaren urteetan mugimendu politiko ezkertiar ezberdinetan gauzatu zena. Kolpe militarrarekin errepresioa gauzatzen hasi zen eta herriko 28 pertsona hil zituzten: Luis Baztán Ibañez, Zacarías Baztán Echarri, Felipe Elizalde Arano, Anastasio Ezquerro García, Valentín Ezquerro García, Apolinar González Sesma, Felipe Guillén Echarri, Victor Guillén Echarri, Marcelo Ibañez Sesma, Víctor Ibañez Sesma, Ramón Iradier Osés, Victorino Iturmendi Fernández, José Jaurrieta Beruete, Basilio López Cárcar, Antonio, Nazario y Félix Murugarren San Juan, José Romano Irigoyen, Germán San Juan Beruete, José Sesma Bueno, Justo Sesma Zaratiegui, José Francisco Tápiz Tila, Manuel Tápiz Amézqueta, Matías Tápiz Abrego eta Joaquín Ventura San Juan.

Kargugabetutako zinegotziak hauek izan ziren: Víctor Ibáñez Sesma, Víctor Esteban Munárriz (landa-zaindariak), Aurelio Erice, Victorio Tápiz Sesma, Pedro de la Rubia Abadía (udaltzainak) y Luis Velo Arce (medikua). Julio Elizalde Vergara eta Jesús Baztán Ibáñez zinegotziek ere pairatu zuten errepresioa.