MURILLO EL CUENDEKO MEMORIALA
Zona Media
Biktimak: 2020
Data: 2020
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Gaiak

otros-memoriales

Murilleteko gainaldean 2020an estreinatutako memoriala, Santa Cruz elizatxoaren esparruaren ondoan, 1936ko kolpe militarraren ondoren bederatzi eraildakoen memorian. Errepresaliatuak izan ziren emakumeak ere gogoratu nahi ditu. Bertan errepresaliatuen izenak irakur daiteke.

Taxio Ardanazek egindako monumentua lurrarekiko plano horizontalean eraikita dago, landutako soroek markatzen duten horizontaltasuna nabarmentzeko, bertikaltasuna ekidituz. Buztin egosizko 3.200 adreiluen gainean ibil daiteke oinez, eta haien xedea isiltasuna entzutea da, zapaltzen dugun lurretik sortzen dena.

Historia

Victoriano Aguirre Maestrojuán, Miguel Amadoz Díez, Vicente Amadoz Abaurrea, Isidoro Azcoiti Díez, Crisanto Irigoyen Ongay, Suceso Lacasta Aguirre, Bienvenido Sagardoy Nicolay, Jesús Ederra Aranguren eta Wenceslao Zubieta Agerretxe dira Murillo el Cuendeko eraildako bederatziak; horietako zazpi Caparroson hil zituzten 1936ko abuztuaren 18an eta beste biak Eloko Tejerian 1936ko urriaren 21ean.

Nati Adot, Pilar Aguirre, Marina Amadoz, Hortensia Ardanaz, Angeles Azcoiti, Casilda Ederra, Pilar Garde eta Inés Urla (ilea moztu zieten) eta Águeda Guillorme Osés (maistra kargutik kendu zuten), izan ziren errepresioa jasan zuten emakumeak herrian.

Monumentua Taxio Ardanazek egin zuen eta herriko pertsonek eta Nafarroako Gobernuak ordaindu zuten.