OBANOSKO MEMORIAREN PARKEA
Valdizarbe-Novenera
Biktimak: 16
Data: 2021
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Gazolaz kalea, Obanos

Gaiak

otros-memoriales

2021ean estreinatutako parke honetan monolito bat dago 1936an eraildako herriko 16 bizilagunen izenekin. 2022an eskultura berri bat jarri zen, besoetan izaki bat duen emakume bat irudikatzen duena, Obanoseko emakumeek jasan zuten errepresioa omentzeko eta gogoratzeko. Koke Ardaizek egin zuen eskultura hori.

Ekimen hauek Familiares de Víctimas de Obanos 1936 elkarteak egin zituen, Udalaren laguntzarekin.

Historia

Parke honetan, 1936ko kolpe militarraren ondoren hil zituzten Obanoseko 16 pertsonen izenak dituen monolito bat dago: José Alcalá Górriz, Román Alcalá Górriz, Jesús Astráin Aget, Rogelio Astráin Aget, Santiago Guembe Redín, Teodoro Jaurrieta Beaumont, Santiago Jaurrieta Irurtzun, Eugenio Lategui Santamaría, Alberto Lorenzo Lamas, Pedro Lategui Santamaría, Victoriano Munárriz Tabar, Rafael Ros Gosas, Cecilio Urio Gorozpe, Máximo Urio Ugarte eta Benjamín Zabalegui Vallejo. Baita ere Andres Armendariz Leacheren izena dago, Obanosen jaioa 1948an, eta hamar urte zituela Argentinara joan zena familiarekin. Gaztetan erakunde sindikal eta politikoetan militatu zuen, eta Videlaren diktadura militarrak hil zuen 1977an, 28 urte zituela.

Era beran, Koke Ardaizek egindako eskultura batek Obanoseko emakumeek jasan zuten errepresioa omentzen eta gogorarazten du, Nafarroan emakume askok pairatu ziten errepresio isil hori.

Inaugurazio hauek Memoria Historikoaren inguruko jardunaldi batzuekin batera egin ziren.