1936ko kolpe militarraren ondoren Garesko eraildakoen omenezko plaka. Altxamenduaren eta gerra zibilaren ondoren errepresaliatu guztien oroigarri ere izan nahi du. Errepresio hori 1944ra arte luzatu zen. 2016an jarri zuten Julián de Mena plazan, udaletxearen aurrealdean.
Plakan, eraildakoen izenekin batera, honako hau irakur daiteke: “Egia, justizia eta erreparazioa”. Konbikzio errepublikarrak defendatzeagatik eraildakoei omenaldia izan nahi du, baita errepresioa ere jasan zutenei.
Historia
Gares ez zen salbuespen bat izan eta 1936ko kolpe militarraren ondoren errepresioa jasan zuen ere bai. Bizilagun batzuk atxilotu eta hil egin zituzten lehen egun horietan, eta beste batzuk kartzelara eraman zituzten. Armak edukitzearen susmagarri zirenen etxeetan miaketak egin zituzten, eta emakumeen ile mozketak eta paseoak ere izan ziren herri honetan.
1936ko kolpe militarraren ondoren hamalau eraildako izan ziren Garesen: Julio Aldaz Ruiz, Mariano Aldave Molinet, Valeriano Elizalde Artazcoz, Bienvenido Elorz Arbizu, Isidoro Latienda Asiain, Jesús Mateo Yoldi Ulzurrun, Emilio Reta López, Jesús Reta López, Clemente Reta Viguria, Anselmo Revuelta Vallejo, Agustín Uterga Ugalde, Pascual Urra Larreta, José Ugarte Eguílaz eta Sixto Zugarramurdi San Román.
Udaletxea dagoen plazan egindako ekitaldi batean, Udaleko ordezkariek eta senideak, errepresaliatuen izenak irakurtzen joan ziren plaka agerian utzi aurretik.