LIZARRAKO ERREGEEN JAUREGIKO PLAKA
Ega
Biktimak: -
Data: 2016
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

San Nicolás kalea, 12, Estella-Lizarra

Gaiak

otros-memoriales

Nafarroako Erregeen Jauregi Zaharra (egun Gustavo de Maeztu museoa), 1936ko kolpe militarraren ondoren Lizarra distrituko kartzela gisa erabili zen. 1936ko uztaila eta abuztua bitartean inguruko herrietako ehun pertsona baino gehiago egon ziren preso, geroago beste espetxeetara edo fusilatzera eramango zituztenak.

2016an Jauregiaren barnealdean jarrita dagoen plaka batek errepresio frankistak eraildako Lizarrako 48 bizilagunak gogorarazten ditu. Plakan honako hau irakur daiteke: “Omenaldia. Estella-Lizarrako Hiriak bereziki omendu nahi ditu, 1936ko uztailaren 18ko kolpe militarraren ondotik, demokrazia, askatasun, justizia sozial, herri-lur eta askatasun nafarren alde egiteagatik, eraikin honetan preso egon ziren pertsona guztiak. Faxismoak hil zituen Estella-Lizarrako hiritarren oroitzapenean”.

Historia

Nafarroako Erregeen Jauregi Zahar hau Lizarrako barrutiko kartzela gisa erabili zen, non 1936ko uztaila eta abuztua bitartean ehun pertsona baino gehiago sartu ziren, eta ondoren beste atxilotze-leku batzuetara eraman zituzten edo zuzenean hil edo hobietan lurperatu zituzten. Komandantzia militarrak emandako presoen zerrenda batean, abuztuaren 13an, 22 herritako 147 preso zeuden. Irailaren 5etik aurrera, atxilotuen suntsitze-lan arduratsua egin zen, eta gutxienez 82 pertsona hil eta lurperatu ziren hainbat lekuetan.

2016an Lizarrako Udalak Jauregi honetan plaka bat jartzea onartu zuen, eraildako Lizarrako pertsona guztiei eta toki horretatik igaro behar izan zuten guztiei, Lizarrakoei eta inguruko herrietakoei, omenaldia eta errekonozimendua egiteko.