lokalizazioa
2021ean, "altxamenduak eta ondorengo diktadurak errepresaliatutako emakume guztien omenezko eta oroimenezko" hilarri bat jarri zen, Mari Ganuzak egindako lana. Hilarria Zubiurrutia parkean jarri zen. Parke horretan bertan, Emilia Aracamaren omenezko monolito bat ere badago. Emilia Aracama, Gareskoa, expetxeratua izan zen, eta, ondoren, erbesteratua. Azken monolito hau 2019an inauguratu zen.
Hilarri hau Garesko Udaleko memoria historikoaren batzorde mistoak egindako ekimen batetik abiatzen da.
Historia
Garesko Udaleko memoria historikoaren batzorde mistoak bizilagunek eta hiru talde politikoetako ordezkariek osatzen dute, eta 2015. urteaz geroztik hainbat ekitaldi eta jarduera egiten ari da herri horretan errepresaliatutako pertsonen omenez.
2019an, Emilia Aracama Pérezen omenezko hilarri jarri zuten. Emilia Aracama Pérez 10 urtez preso egon zen, hainbat espetxe frankistetan sakabanatua, eta 1948an ihes egin zuen lehenik Frantziara eta gero Argentinara. 1986an itzuli zen, eta 97 urterekin hil ondoren, Garesko hilerrian lurperatu zuten.
2021ean hilarri bat jarri zen altxamenduak eta ondorengo diktadurak errepresaliatutako emakume guztien omenez, Mari Ganuzak egindako lana.