IRATXEKO MONASTERIOAREN KONTZENTRAZIO-EREMUA
Ega
Biktimak: -
Data: 1937-1939
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Aiegi, Iratxeko Monasterioa

Gaiak

centro-detencion

Iratxeko monasterioan eta Ega ibaiaren ertzean abandonatutako Etxe Zuria deituriko industria zahar batean kokatua, kontzentrazio-eremu bezala erabili zen, 1.000 presoko gehieneko edukiarekin. 1937ko ekainaren eta 1939ko maiatzaren bitartean egon zen martxan.

Monasterio honen jatorria XI. mendekoa da. Beneditarrek zuzendu zuten. Gerra garaian altxatutako bandoak eraikina konfiskatu zuen presoen kontzentrazio-eremu gisa erabiltzeko, 1939ko maiatzera arte; presoen kopuru handiari aurre egiteko beharrari erantzun zion.

Historia

XI. mendekoa den Iratxeko monasterio zahar honek 1937tik 1939ra bitartean kontzentrazio-eremu gisa erabili zen, 1.000 presoko gehieneko edukierarekin.

Jasota dago leku horretan 894 preso egon zirela 1937. urtean, Presoen Kontzentrazio Esparruen Ikuskaritzaren zenbait dokumentuk adierazten duten bezala, iparraldeko armadaren esparruei dagokienez. PKEIren zeregina Lan Batailoak sortzea zen, hots, presoen lan behartuak erabiltzea obra publikoak eraikitzeko.

Monasterio hau, kontzentrazio-eremu gisa erabili aurretik, beneditarrek gobernatu zuten, eta 1986an Nafarroako Gobernuaren mende geratu zen, harik eta 2006. urtean Espainiako Turismo Institutuak laga zioten arte. Eliza eta sakristia ez ziren laga.