lokalizazioa
Gaiak
Ibilbideak
Hobiak
Hobi hau Artazuko udalerrian dago, kurba itxi baten ondoan. 2016an Artazuko herriak monolito bat jarri zuen eraildako hauen oroimenez. Gaur egun ez dago jakiterik nortzuk diren, eta, dirudienez, ibiltariak izan daitezke.
Picassoren “Gernika”ren kopia bat du monolitoak, bizitako izua islatzen duena, seiburuak Artazuko sei fusilatuak gogorarazten ditu (tartean lau anaia); eta Zumetaren txoriak Bigarren Errepublikak ekarri zuen itxaropenaren etena irudikatzen du.
2018ko ekainean, Arantzadi Zientzia Elkarteak esku hartu zuen hobian, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Planaren baitan; eta biktimen gorpuzkiak desobiratu ziren.
Historia
Bi gizon eraildak izan ziren Santa Mariako bihurgunean, Gares eta Artazu lotzen dituen errepidean. Dirudienez, oraindik identifikatu ezin izan dituzten bi ibiltari izan daitezke. Artazuko herriak omenaldi bat egin zien eta monolito bat jarri zuen toki horretan 2016an. Gorpuzkiak 2018an desobiratuak izan ziren.