GARESKO GALTZADA HARRIAK-TOPATZEKOAK
Valdizarbe-Novenera
Biktimak: -
Data: 2021
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Gaiak

otros-memoriales

1936ko kolpe militarraren ondoren Garesko eraildakoak non bizi izan ziren edo non jaio ziren gogorarazten dute izen-abizenekin egindako plaka txiki batzuek. Memoria Historikoaren Batzordeak eta Garesko Udalak posible egin zuten proiektu hau 2021ean, AFFNA-NAFSE 36ren laguntzarekin.

Horrela, eraildakoei kendu zieten espazio publikoa okupatzea lortu nahi da, horretarako memoria kolektiboan dagokien lekua berreskuratuz. 14 plaka jarri ziren.

Historia

Plaka txikiek 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako Garesko pertsonen izenak, abizenak, jaiotegunak eta erailketa- edo desagertze-datak jasotzen dituzte. Ekimen hau Nafarroako hainbat lekutan gauzatu da jada eta Europan egiten ari diren esperientzian oinarritzen da; izan ere, hiri batzuetan galtzada harriak-topatzekoak jartzen dira naziek erbesteratutako eta hildako pertsonen oroimenez. Espaloietan jartzen dira, erliebe txikiak estropezu eragin eta ikusleak gelditu eta irakur ditzan. Stolpersteine izena hartzen du (bidean harri bat izendatzen duen alemanezko hitza, oinez doan pertsona estropezu egin dezakeena). AFFNA-NAFSE 36k proiektu hau egokitu zuen nafarrak jasan zuten errepresiora.