2021ean lurrean jarritako plaka txiki batzuek 1936ko kolpe militarraren ondorioz Obanosko eraildakoak non bizi izan ziren edo non jaio ziren gogorarazten dute. Plaka horietan, izen-abizenak, jaioteguna eta erailketaren edo desagertzearen data agertzen dira, baita hilketaren lekua ere. Egitasmo hau Familiares de Víctimas de Obanos 1936 elkarteak bultzatu du, AFFNA-NAFSE 36ren laguntzarekin.
Horrela, eraildakoei kendu zieten espazio publikoa okupatzea lortu nahi da, memoria kolektiboan dagokien lekua berreskuratuz.
Historia
Plaka txikiek 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako Obanosko pertsonen izenak, abizenak, jaiotegunak eta erailketa- edo desagertze-datak jasotzen dituzte. Ekimen hau Nafarroako hainbat lekutan gauzatu da jada eta Europan egiten ari diren esperientzian oinarritzen da; izan ere, hiri batzuetan galtzada harriak-topatzekoak jartzen dira naziek erbesteratutako eta hildako pertsonen oroimenez. Espaloietan jartzen dira, erliebe txikiak estropezu eragin eta ikusleak gelditu eta irakur ditzan. Stolpersteine izena hartzen du (bidean harri bat izendatzen duen alemanezko hitza, oinez doan pertsona estropezu egin dezakeena). AFFNA-NAFSE 36k proiektu hau egokitu zuen nafarrak jasan zuten errepresiora.
Izen hauek, Obanosko hilerrian eta Memoriaren Parkeko monolitoan agertzen diren izen berberak dira.