FALTZESKO PLAKA
Erriberagoitia
Biktimak: 31
Data: 2014
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Gaiak

otros-memoriales

1936ko kolpe militarraren ondoren eraildako eta kargugabetutako kargu publikoen omenez Faltsesko udaletxean jarritako plaka; baita frankismoan hil zituzten gainerakoen omenez ere. Faltzesko 31 pertsona hil zituzten. Plakak publikoki errepresaliatutako emakumeak ere gogorarazten ditu. 33/2013 Foru Legea bete zuen lehen udala izan zen, errepresioaren biktimen aitorpen publiko eta iraunkorraren arloan.

Plakan agertzen diren bizilagunak hauek dira: Eduardo Biurrun (Faltsezko alkate eraila), Jesús Mendaza (alkatearen egun beran eraildako zinegotzia); Segundo Jiménez (kargugabetua); Teodoro Jiménez (kargugabetua eta eraila); eta Juan Ochagavía eta Salvador Olcoz udal zaindariak (UGTko kide izateagatik kargugabetuak).

Historia

Lurrarekin lotutako gatazkak izan zituen Faltzesek XIX. mendearen amaieratik, eta horregatik errepresioa bortizki jasan zuen, Nafarroako Erriberako hainbat herrik bezala. 2014an plaka bat jarri zen Udaletxeako atarian, 1936ko kolpe militarraren ondorioz hildako eta kargutik kendutako kargu publikoak eta frankismoan hildako gainerakoak gogoratzeko.

Inaugurazio ekitaldian, Faltsezko emakumeek genero arrazoiengatik pairatutako errepresio ezberdinak gogoratu ziren: zigorra, ile-mozketak, umiliazio publikoa… Emakume horiek honako hauek izan ziren: Mercedes Biurrun, Flora Sarasa, Julia Olcoz, Dolores Martínez, Carmen García, Dolores Armendáriz, Dolores Juguera, María Villanueva, Vicenta Navascués, Ana Fernández, Victoria Moreno, Carmen Jimenez, María Egea, Cristina Álvarez, Consuelo García, Juana Sada eta Dolores Martínez.

Plaka honen inaugurazioan frankismoan eraildako Faltzesko beste 28ak gogoratu ziren: Pablo Moreno, Antonio Santa Eulalia, Santos Santa Eulalia, Irineo Biurrun, José María Juguera, José Gregorio Mayayo, Salvador Pejenaute, Manuel Puente, Francisco Muñoz, José Torres, Joaquín Ubasos, Nicolás Alfaro, Melchor Armendáriz, Ricardo Biurrun, Adolfo Fernández, Agustín Fernández, José Fernández, Francisco Ibáñez, José García, Julián Jaime, Demetrio Juguera, Marcelina Laguardia, Ignacio Moreno, José Preciado, Eladio Rincón, Luis Rincón, Teodoro Tainta eta Mario Jacinto Preciado.