2018an omenaldi baten bidez plakak jarri ziren herriko errepresaliatutako emakume guztien omenez, eta bereziki, Carmen Lafrayaren omenez. Forjazko koadro batek ere Alesbesko emakumea guztiek pairatutako mina aitortzen du. Parke honek eraso faxistak jasan ditu behin baino gehiagotan. Alesbesko memoria historikoaren Batzordeak bultzatu zuen proposamen hau.
Alesbesko 35 emakume umiliatu eta iraindu zituzten izan ziren 1936ko udako egun haietan. Eskulturan agertzen den plakan honako hau irakur daiteke: “Emakumeari omenaldia. 1939ko estatu-kolpearen ondorioz errepresioa jasan zuten emakume guztien omenez eta oroimenez. Alargunak, umezurtzak, amak, ahizpak eta publiko ilea moztu zieten eta irainduak izan ziren guztiei. Beti gogoan”. Jarraian emakume horien izenak irakur daitezke.
Carmen Lafraya Fernández, 1912an Alesbesen jaioa, Esteban Lafraya UGTko militantearen alaba zen. Aitarekin batera atxilotu zuten eta, azken honen aurrean bortxatu ondoren, Cadreitan erail zituzten 1936ko irailaren 29an.
Historia
Parke hau errepresioa jasan zuten emakume guztiei eskainita dago. Parkearen izena aldatu zen egun berean, iturri gainean dagoen burdinazko monumentua estreinatu zen.
Alesbesen errepresioa jasan zuten emakumeak ondoko hauek izan ziren: Adela Garde, Carmen Lafraya, Carmen La Minuta, Carmen Morán, Casilda Gastón, Corpus Fernández, Corpus Lafraya, Emilia Bretos, Elena Azcona, Francisca López, Inés Garde, Inés Peralta, Isabel Alcaide, Josefina Muñoz, Juana Rudi, Juliana Catalán, Lucía Muñoz, Margarita Rudi, María Aguirre, María Arizala, María Rota, María Sánchez, Nazaria Serrano, Petra Mañas, Pilar Yetano, Primitiva López, Rufina Yetano, Sofía Herro, Teresa Peralta, Tomasa Fuertes, Tomasa Cerdán, Trinidad Arrondo, Victoria Azcona eta Victoria Velasco.
Carmen Lafraya Fernándezi lehenik ilea moztu zioten, eta egun batzuk geroago aitarekin batera atxilotu zuten. Atxilotu ondoren, bere aitaren eta apezpikuaren ordezkariaren aurrean bortxatu zuten, eta ondoren, hil egin zituzten, biak Cadreitan.