Azagrako udaletxeko sarreran jarritako plaka honek 1936an udalerrian eraildako 14 kargudun publikoak gogorarazten ditu. Bertan irakur daitekeenez, eraildako udalkideak gogoratzen ditu, baita II. Errepublikari leial mantentzeagatik eraildako Udaleko langileak ere. Inaugurazio ekitaldian udalerriko eraildako 68ak gogoratu ziren.
Salustiano Luri Aldea, Azagrako gestorako presidentea, erailda izan zen, eta ondoren bere lau semeak ere hil zituzten. Constantino Cerdán Sánchez, zinegotzia eta gero diputatua eraila izan zen ere bai, eta oraindik ez dakite non dauden haren gorpuzkiak; eta Francisco Castro Berisa, orduko alkatea, ere hil zuten.
Historia
Azagrak errepresio bortitza jasan zuen eta mila biztanleko hildako kopuru handiena duen Nafarroako herrietako bat da. Inguruko herri gehienetan bezala, oso prezio altua izan zuen lurraren banaketa justuago baten alde borrokatzeak. 33/2013 Foru Legea betez, plaka bat jarri zen udaletxean. Udaletxeko harreran dago, eta 1936an kargu publikoak izateagatik 14 eraildakoak gogoratzen ditu, baita II. Errepublikarekiko leial egoteagatik hildako Udako langileak ere.
Kargu publikoak zituzte hamaika pertsona ere erail zituzten: Francisco Cuesta Urcelay (medikua), Julio Martínez Berisa (guardia), Julio Moreno Moreno (gauzaina); Fructuoso Moreno Milla (gauzaina), Pablo Luri Subirán (gauzaina), Alfonso Íñigo Regaira (alguazila), Victoriano Salvador Pejenaute (alguazila), Firmato Hernández Íñigo, Gregorio Alonso Prado (harakina), Julio Íñigo Gurrea (bake-epailea), eta Julio Salvador Parra (taldeko zuzendaria).