CARCARKO PLAKA
Ega
Biktimak: 63
Data: 2016
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Gaiak

otros-memoriales

2016ko ekainean udaletxearen aurrealdean estreinatu zen plaka bat 1936an eraildako alkate, zinegotzi eta langile publikoen omenez. Bertan, honako testua irakur daiteke: Carcarko Udala eta herria 1936an eraildako Lucio Gutierrez alkatearen, Julián Ruiz, Felipe Ruiz, Ambrosio Sesma, Lorenzo Moreno, Cecilio Pérez, Ezquiel Insausti zinegotzien eta Dimas Calvo, Benito Ciordia eta Jose María Zurbano funtzioarioen omenez; balio errepublikarrak defendatzeagatik eta Carcarreko herriaren borondatea ordezkatzeagatik.

Ekitaldia Asociación Republicanos de Cácar, AFFNA-NAFSE 36 eta Carcarko Udalak bultzatu zuten.

Historia

Kuantitatiboki Carcarko herriak errepresioa asko pairatu zuen, mila biztanleko erailketa gehien izan zuen Nafarroako bigarren herria. 1936ko urtarrilean Udaleko kide berrietatik zazpi fusilatu zituzten. Herri honetan 60 bizilagun baino gehiago erail zituzten eta 40 baino gehiago izan ziren ilea moztu eta hainbat errepresio jasan zituzten emakumeak.

2016an udaletxeko aurrealdean plaka bat jarri zen, kargudun eta langile publikoak izanik beste 53 bizilagunekin batera fusilatu zituztenak eta hainbat errepresioren biktima izan ziren 41 bizilagunak oroitzeko eta omentzeko. Republicanos de Cárcar kolektiboak aspalditik daramatza lanean egun horietako lekukotzak berreskuratzen.