lokalizazioa
Gaiak
Ibilbideak
Hobiak
Emakumearen errepresioaren memoriarako Azkoienen dagoen “Emakume biktima eta erresistenteak” izeneko eskulturak gogorarazi nahi du emakumeek, emakumeak izateagatik, jasandako berariazko errepresioa eta genero-indarkeria, kasu askotan jaso behar zuen arreta jaso ez duena; ahozko historian jasotako testigantza anitz lekuko dira umiliazio ekintzen bitartez gauzatutako eraso horietaz. Praktika hauen artean ezagunenak hauexek dira: sexu eraso eta abusuak, ile mozketak eta errizino olioa edanarazi ondoren umiliazio publikoak. Emakumeen kontrako errepresio gogor horren bidez, erregimen frankistak suntsitu nahi izan zuen XX. mendeko lehenengo hamarkadetan eta, bereziki, Bigarren Errepublikan agertzen hasia zen emakumearen eredu berria.
Eskultura horren egilea José Ramón Urtasun eskultorea da, proiektuaren diseinatzaile eta koordinatzailea. Botilen Hilerritik, gorpuzkiak ateratako zenbait hobitatik eta Saturrarango emakumeendako kartzelatik hartutako errekarriekin egina dago eskultura. Egilearen hitzetan, emozioz eta oroitzapen garratzez beteriko harriak. Inaugurazioa Azkoienen egin zen, 2016ko urrian, eta harrezkeroztik, frankismoak emakumeei jasanarazi zien bereizketarik gabeko errepresioaren bidegabekeriaz hausnartzeko topagune bihurtu da.
Nafarroako Memoria Historikoaren Lekua da, Gobernuak 2019an hartutako erabakiaren bidez, 29/2018 Foru Legea aplikatuz.
Historia
Eskultura hau “Emakumeak eta Biktimak” lanari gehitzen zaio, 2016an estreinatua, diktadura eta haren krimenen aurkako erresistentzia-mugimendu irmoenaren bultzatzaile izen ziren emakumeei duintasuna ematen dien pieza bat. Beranduago, “Arga pasalekua” izena aldatu “Emakumearen pasealekua” jarri zioten. 2020an “Emakumeak eta liburuak” eskultura gehitu zitzaion paseo honi, ezagutzan eta dibulgazioan murgilduta egon ziren emakume nafar idazleak eta sortzaileak aitortzen dituena.