lokalizazioa
Gaiak
Hobiak
Hutsik zegoen hilerri honetan fusilatu zituzten inguruko hainbat herrietako pertsonak, hala nola, Cortes, Novillas, Vierlas edo Tarazonakoak. Horietako gehienak jornalariak ziren.
Familiek gorpuzki batzuk desobiratu zituzten 50eko hamarkadan, baina ez dago argi zehatz-mehatz zenbat izan ziren. Herritarrak Cortesekoak ziren, hamar Tarazonakoak, bat Ablitasekoa, beste bat Ribaforadakoa eta azkenekoa El Bustekoa (Aragoi).
Argi dago 21 pertsonaren gorpuzkiak bertan geratu zirela. 2011ko apirila eta ekaina bitartean berreskuratu zituen Aranzadi Zientzia Elkarteak, Novallaseko (Zaragoza) eta AFFNA-NAFSE 36ko zenbait senidek eskatuta.
Historia
Hilerri zahar honetan hainbat pertsona fusilatu zituzten, gehienak jornalariak, Cortesekoak, Novillasekoak, Vierlasekoak, Ablitasekoak, Ribaforadakoak edo Tarazonakoak, besteak beste. Gorpuzki batzuk 50eko hamarkadan senideek desobiratu zituzten eta besteak “desobiratze goiztiarrak” deituriko testuinguruan. 2011ko apirila eta ekaina bitartean, Aranzadi Zientzia Elkarteak prospekzioak egin zituen toki horretan.
21 gorpuzki desobiratu zituzten, horietako asko abarkekin eta espartinekin. 2, 3, edo 4 pertsonako hobietan zeuden, eta buruz behera, garezurra hautsita. Analisi genetikoa egin ondoren Navallaseko zazpi herritar identifikatu zituzten: Pedro Villafranca Vázquez, Manuel Cornago Vázquez, Domingo Visanzay Sancho, Baltasar Royo García, Agustín Úcar Vázquez, Bonifacio Lahera Ruiz eta Santos García Navascués. Pío Morales Lagarna (Vierlasekoa) eta Pedro Redrado Martínez eta Antonio Lahuerta Bonel (Vera de Moncayoko bizilagunak) ere identifikatu zituzten.