CINTRUENIGOKO PLAKA
Erribera
Biktimak: -
Sarbide publikoa: erabilgarria

Herri honetako Udaletxean jarri zen 2013an, 1936ko kolpe militarraren ondoren bortizki erailak izan ziren guztiak gogorarazten ditu. Plakan ondoko hau irakur daiteke: “Cintruenigoko Udaletik: inoiz geratu behar ez zuen zentzurik gabeko gerra zibil batean beren ideiengatik bortizki hil zituzten Zirbonero guztien oroimenean eta gogoan. Belaunaldi berriek gertatutakoaren basakeria gogora dezaten, eta euren arteko ezberdintasunak elkarrizketen, justiziaren eta berdintasunaren bidez konpon ditzaten; eta ez dezaten onartu horrelako gertaerak inoiz berriro errepikatzea”.

Historia

II Errepublikaren iritsierarekin Cintruénigo eskolarik gabe zegoen, ez zegoen etxebizitzarik eta korraliza asko gutxi batzuen eskuetan zeuden. Udaletxe errepublikarrak ekimen ezberdinak gauzatzen hasi ziren, hala nola etxe merkeak eraikitzea. 1936ko uztailean herri honetako 18 hildako eragin zituen errepresioa, hainbat auzitegik gauzatutako errepresio ekonomikoa, baita lapurretak, torturak eta emakumeek jasan zuten generoaren araberako errepresioa ere.