Ezkaba, kartzela, errepresioa eta memoria

${ landmarkCard.name }
${landmarkCard.address}
${landmarkCard.phone}
${landmarkCard.email}
${landmarkCard.url}

Iruñean eta bere eskualdean kokatutako laugarren ibilbide honen bidez, San Kristobal Gotorlekuko espetxean gatibutzak zer suposatu zezakeen ulertu ahal izango duzu. Era berean, beldurrezko gune horren inguruko hobi klandestinoak ezagutzeko aukera izango duzu, baita udalek eta elkarteek haren ondorioak jasan zituztenen oroimenez antolatutako ibilbideak ere.

Azken finean, esperientzia zuzena izateko aukera izango duzu iraganeko gertaera garrantzitsuak lekukotzen edo gogoratzen dituzten lekuetan.

Gehitutako azken guneak

Lehenengo fase batean, preso asko San Kristobal Gotorlekuaren inguruko hilerrietan lurperatu zituzten. Une batean, heriotzen bolumena hain zen handia, ezen herri horiek agintari militarren kexak jaso zituzten, eta 1942an berezko hilerri bat eraiki zen Ezkaba mendiaren hegalean (Botilen Hilerria).

Gotorlekuaren inguruko hilerrietan lurperatutako pertsona horien guztien omenez, eta Txinparta-Fuerte de San Cristóbal lanari esker, plakak jarri ziren haien oroimenean. Plakak honako hilerri hauetan jarri ziren: Aizoain, Antsoain, Añezcar, Artika, Ballarain, Berriobeiti, Berriosuso, Berriozar, Elkarte, Larrageta, Loza eta Oteiza.

Arga
otros-memoriales

Berriozarreko Udalak eta Ahaztuak 1936-1977 elkarteak 2015ean egindako ibilbidea. Sei mugarri ditu, eta San Kristobalgo espetxeko presoek jasan zuten errepresioa gogorarazi nahi du.

6,9 kilometroko ibilbidea da, 475 metroko desnibela du eta bi ordu eta hamabost minutuko iraupena. Webgune honetan agertzen diren tokiek osatzen dute: El Murallón hobia, San Kristobal Gotorlekua, Botilen Hilerria, Berriozarreko Hilerria, Ihesaren Eskultura eta Uraren Bideko hobia.

Uraren Bideko Hobian dauden monolitoak eta El Murallón harresikoa 2014an inauguratu zituen Ahatzuak 1936-1977 elkarteak.

Arga
otros-memoriales

Berriozarko, Berriobeitiko eta Antsoaingo Udalek (Antsoaingo Zendea historikoko kide izandakoak) egindako ibilbidea, San Kristobalgo Gotorlekuarekin eta 1938an 795 presok egin zuten ihesaldiarekin lotutako gertaera izugarriak gogoratzeko.

8,24 kilometrotan zehar banatzen diren hamaika mugarrik osatzen dute: eskola Zaharra, Makinistaren Etxea, Uraren Bideko Fosa, Esparzetako Fosa, Murailoia, Alfontso XII.aren Gotorlekua, Botilen Hilerria, Fusilatuen mendi-hegala, Fusilatuen Monolitoa, Artikako hilerria eta Berriozarko hilerria.

Ibilbide hau osatzen duten panelek erasoak jasan zituzten 2022ko maiatzean.

Arga
otros-memoriales

1934an, Ezkabako Gotorlekua espetxe bihurtu zen. Gerra Zibila hasi zenetik, Estatuko hainbat tokietatik etorritako presoak espetxeratu zituzten. Horietako asko kartzelan hil ziren, kartzelako higiene, osasun eta bizitza baldintza negargarriek eragindako gaixotasunen ondorioz. Lehen urte horietan, Antsoaingo Zendea osatzen zuten herrietan banatzen ziren lurperatzeak. Oteizako hilerrian (Berriobeiti) Gotorlekuko 14 presoren gorpuzkiak lurperatu zituzten.

2020an, "Los cinco de la Nava" elkarteak hilerriaren kanpoaldean sustatutako desobiratze bati esker, bi gorpu aurkitu eta lurpetik atera zituzten.

2019an, Nafarroako Gobernuaren DNA Bankuak Agustin de Lucas Sánchez identifikatzea lortu zuen, Roblero de Chavelakoa (Madril) eta Nava de la Asuncioneko bizilaguna (Segovia).

 

Arga
fosa

Elkarteko hilerria Ezkaba mendiaren inguruko hamabi hilerrietako bat da, non San Kristobal Gotorlekuan gaixotasunagatik hildako presoak lurperatu zituzten. Heriotzak tuberkulosiak eragin zituen ia beti, presondegiko bizi-baldintza negargarrien ondorioz (gosea, hotza, hezetasuna, bizkarroiak...).

2009an, Aranzadi Zientzia Elkarteak prospekzio bat egin zuen Elkarteko hilerrian. 2010ean, Elkarteko Kontzejuak eta Txinparta-Fuerte San Cristóbal elkarteak omenaldia egin zieten Gotorlekutik etorritako eta ustez hemen lurperatutako 17 hildakoei.

2021ean, eta Txinparta-Fuerte San Cristóbal elkarteak egindako ekarpenei esker, Nafarroako Memoriaren Institutuak, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Programaren baitan, beste prospekzio bat bultzatu zuen, eta, horren ondorioz, hilerriaren kanpoaldean lurperatu zituzten bost pertsonaren gorpuzkiak lurpetik atera zituzten.

Arga
fosa

1934an, Ezkabako gotorlekua espetxe bihurtu zen. Gerra Zibila hasi zenetik, Estatuko hainbat tokitatik etorritako presoak espetxeratu zituzten. Horietako asko kartzelan hil ziren, kartzelako higiene, osasun eta bizitza baldintza negargarriek eragindako gaixotasunen ondorioz. Lehen urte horietan, Ezkaba mendia inguratzen duten herri txikietako hilerrietan banatzen ziren lurperatzeak.

2009an, Añezcarreko Kontzejuak eta Txinparta-Fuerte San Cristóbal elkarteak omenaldi bat egin eta plaka bat jarri zuten herriko hilerrian lurperatutako Gotorlekuko presoen omenez. 2010eko azaroan, "Los cinco de La Nava" elkartearen ekimenez, hilerriaren kanpoaldean bi gorpu atera ziren lurpetik. Nafarroako Gobernuaren ADN Bankuak oraindik ez du lortu identifikazioa.
 

Arga
fosa

1936ko kolpe militarraren ondoren, San Kristobal Gotorlekua milaka preso politikorentzako presondegi bihurtu zen, bai gobernu-presoentzat, bai gerra-preso gisa epai bidez zigortutakoentzat. Barrualdeko bizi-baldintza oso gogorren ondorioz, ehunka pertsona hil ziren gaixotasunagatik, gehienak tuberkulosiagatik.  1941era arte, preso hauen ehorzketak Ezkaba mendia inguratzen duten herri txikietako hilerrietan banatu ziren. Kasu gehienetan, ehozketak hilerriaren barruan egin ziren, baina batzuetan kanpoan ere lurperatu ziren, bai arrazoi erlijiosoengatik, bai lekurik ez zegoelako.

Antsoaingo hilerrian hogei preso lurperatu zituzten. 2010ean, Antsoaingo Udalaren eta Txinparta-Fuerte San Cristóbal elkartearen ekimenez, plaka bat jarri zen oroimenean. 2022ko martxoan, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Programan, hilerriaren kanpoaldean prospekzioa egin zen, eta hobi batetik atera zen preso baten gorpuzkia. Oraingoz, ez dakigu nor den.

Arga
fosa

Berriozarko hilerrian lurperatu zituzten San Kristobal gotorlekuan hildako presoen kopuru altuena (47), Botilen Hilerria ireki zuten arte. Horietatik 26 gaixotasunen ondorioz hil ziren, Antsoaingo zendeako hilerrietako gainerako ehorzketen kausa bera. Berriozarko hilerriaren berezitasuna da, gainera, 1936ko azaroaren 1ean hildako 21 preso lurperatu zituztela, ihes egiten saiatzea egotzita.

2009ko ekainean, Berriozarko Udalak eta Txinparta-Fuerte de San Cristobal elkarteak hilerri horretan lurperatutako 47 presoen oroimenez Txinpartak jarritako plakak inauguratu zituzten.

2022ko martxoan, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Programaren baitan, Aranzadiko Zientzia Elkarteak hilerri horretan desobiratze bat aurrera eraman zuen. San Kristobal Gotorlekuko 23 presoren gorpuzkiak aurkitu ziren.

Arga
fosa otros-memoriales

1937ko urtarrilaren 11n, kamioi batek Murillo el Frutoko eta Santakarako zenbait bizilagun Ezkabako kartzelatik Iruñera eramaten zituen bitartean. Gotorlekura doan errepidearen bigarren bihurgunean kamioia gelditu, presoak jaitsarazi eta hil egin zituzten.

1979ko ekainean, lekua desobiratu egin zuten eta gorpuak Murillo el Frutoko hilerrira eraman zituzten, urte horretako ekainaren 17an omenaldia eginez.

Leku hau gogoratzeko, 2014ko urriaren 26an monolito batekin seinalatu zen. 2015ean eraso faxista bat jasan zuelarik. Urte horretan bertan, ihesaren urteurrenean, monolitoa konpondu zen Ahaztuak 1936-1977 kolektiboaren ekimenez eta Berriozarko Udalaren laguntzarekin. Gainera, hobian lurperatutako pertsonen izenak gehitu zitzaizkion. Urte horretan bertan informazio panel batekin inauguratu zen ´´Ibilbidearen Memoria-Ezkaba``-ren barruan.

 

Arga
fosa

Ezkaba mendiaren iparraldeko hegalean dagoen San Kristoabl penaleko hilerriak ´´Botilen hilerria`` izena du, pertsonak egurrezko hilkutxetan lurperatzen zituztelako hanken artean edo albo batean botila bat jartzen zietelako. Botila horietan hildakoaren filiazioa jasotzen zuen dokumentu bat jartzen zen.

1942ko maiatzera arte hildako presoak Antsoaingo Zendeako herrietako hilerrietan lurperatzen zituzten. Geroztik aurrera eta 1945era arte, Botilen hilerrian lurperatuko zituzten. 131 gorpu ehortzi zituzten, eta ia guztiak tuberkulosiaren ondorioz hil ziren.

2007an, Txinparta-Fuerte San Cristóbal elkarteak eskatuta, Aranzadi Zientzia Elkarteak burutu zituen lehenengo desobiratzeak. 2010. urtean indusketa bat egin zen, eta bertan hilobi guztiak azaleratu ziren, hilerri hori interpretatu eta ulertu ahal izateko. Zeuden guztietatik, bakarrik 45 atera ziren, bertan lurperatutako pertsonen senideek eskatutakoak bakarrik.

Arga
fosa centro-detencion

Ezkaba mendiaren tontorrean 1878 eta 1919 bitartean eraikitako gotorleku hau, harkaitzean zulatua, lurperatua eta babestua, kartzelan bihurtu zen 1934ko altxamendu iraultzailearen ondoren. Milaka gizon, preso politikoak gehienak, leku horretan espetxeratu eta pilatu zituzten, baldintza negargarrietan. 1936ko matxinada militarraren ondoren, presoen kopuruak gora egin zuen esponentzialki, eta 7.000 baino gehiago izan ziren, antza. 1940tik aurrera, 1945ean itxi zuten arte, espetxeko sendategi gisa erabili zuten.

Ez dago hildakoen datu zehatzik penalari dagokionez, baina iturri ezberdinek ehundaka preso hil, desagertu edo hil zituztela diote, han bizi ziren bizi-baldintza oso gogorren ondorioz.

2001ean, gotorlekua, armadaren jabetzakoa, Interes Kulturaleko Ondasuna izendatu zuen Arte Ederren Zuzendaritza Nagusiak.

Arga
fosa centro-detencion