ANTSOAINGO HOBIAK
Arga
Biktimak: 20
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Antsoain herri zaharreko hilerria, Ezkaba mendiaren hegoaldeko hegalean kokatua

Gaiak

fosa

1936ko kolpe militarraren ondoren, San Kristobal Gotorlekua milaka preso politikorentzako presondegi bihurtu zen, bai gobernu-presoentzat, bai gerra-preso gisa epai bidez zigortutakoentzat. Barrualdeko bizi-baldintza oso gogorren ondorioz, ehunka pertsona hil ziren gaixotasunagatik, gehienak tuberkulosiagatik.  1941era arte, preso hauen ehorzketak Ezkaba mendia inguratzen duten herri txikietako hilerrietan banatu ziren. Kasu gehienetan, ehozketak hilerriaren barruan egin ziren, baina batzuetan kanpoan ere lurperatu ziren, bai arrazoi erlijiosoengatik, bai lekurik ez zegoelako.

Antsoaingo hilerrian hogei preso lurperatu zituzten. 2010ean, Antsoaingo Udalaren eta Txinparta-Fuerte San Cristóbal elkartearen ekimenez, plaka bat jarri zen oroimenean. 2022ko martxoan, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Programan, hilerriaren kanpoaldean prospekzioa egin zen, eta hobi batetik atera zen preso baten gorpuzkia. Oraingoz, ez dakigu nor den.

Historia

Gerra Zibila hasi zenetik, San Cristobal Gotorlekuan Estatuko hainbat tokitatik etorritako presoak espetxeratu zituzten. Horietako asko kartzelan hil ziren, kartzelako higiene, osasun eta bizitza baldintza negargarriek eragindako gaixotasunen ondorioz. Lehen urte horietan, Antsoaingo Zendea osatzen zuten herrietan banatzen ziren lurperatzeak. Ezkaba mendia inguratzen duten herri txikietako hilerrietan lurperatzen zituzten. Une batean, hildakoen kopurua hain zen garrantzitsua, ezen herri horiek agintari militarrei beren kexa helarazi baitzieten, lurperatzeko lekurik ez zegoelako. Protesta horren ondorioz, 1942an, berezko hilerri bat eraiki zen Ezkaba mendiaren hegalean (Botilen Hilerria).

Antsoaingo hilerrian Gotorlekuko hogei preso lurperatu zituzten. 2010ean, Antsoaingo Udalaren eta Txinparta-Fuerte San Cristóbal elkartearen ekimenez, plaka bat jarri zen oroimenean. 2022ko martxoan, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Programan, hilerriaren kanpoaldean prospekzioa egin zen, eta hilobitik atera zen preso baten gorpuzkia. Oraingoz, bere identitatea ezezaguna da. Desobiratze horretara Ansoaingo Ezkaba LHI ikastetxeko ikasleak joan ziren, Memoria duten eskolak programaren esparruan.

 

Irisgarritasuna

Bideoa zeinatuta, azpititulatuta eta mintzatua

PDF irisgarria Irakurketa Errezean