ELKARTEKO HOBIA
Arga
Biktimak: 17
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Elkarteko hilerria (Berriobeiti)

Gaiak

fosa

Elkarteko hilerria Ezkaba mendiaren inguruko hamabi hilerrietako bat da, non San Kristobal Gotorlekuan gaixotasunagatik hildako presoak lurperatu zituzten. Heriotzak tuberkulosiak eragin zituen ia beti, presondegiko bizi-baldintza negargarrien ondorioz (gosea, hotza, hezetasuna, bizkarroiak...).

2009an, Aranzadi Zientzia Elkarteak prospekzio bat egin zuen Elkarteko hilerrian. 2010ean, Elkarteko Kontzejuak eta Txinparta-Fuerte San Cristóbal elkarteak omenaldia egin zieten Gotorlekutik etorritako eta ustez hemen lurperatutako 17 hildakoei.

2021ean, eta Txinparta-Fuerte San Cristóbal elkarteak egindako ekarpenei esker, Nafarroako Memoriaren Institutuak, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Programaren baitan, beste prospekzio bat bultzatu zuen, eta, horren ondorioz, hilerriaren kanpoaldean lurperatu zituzten bost pertsonaren gorpuzkiak lurpetik atera zituzten.

Historia

1934an, Ezkabako Gotorlekua espetxe bihurtu zen. Gerra Zibila hasi zenetik, Estatuko hainbat tokietatik etorritako presoak espetxeratu zituzten. Horietako asko kartzelan hil ziren, kartzelako higiene, osasun eta bizitza baldintza negargarriek eragindako gaixotasunen ondorioz. Lehen urte horietan, Antsoaingo Zendea osatzen zuten herrietan banatzen ziren lurperatzeak.

Lehen fasean, hildakoak Ezkaba mendia inguratzen duten herri txikietako hilerrietan lurperatzen zituzten. Une batean, hildakoen kopurua hain zen garrantzitsua, ezen herri horiek agintari militarrei beren kexa helarazi baitzieten, lurperatzeko lekurik ez zegoelako. Protesta horren ondorioz, 1942an, berezko hilerri bat eraiki zen Ezkaba mendiaren hegalean (Botilen hilerria).

Elkarteko hilerrian, antza denez, 17 pertsona lurperatu zituzten San Kristobal Gotorlekutik. 2009an, Aranzadi Zientzia Elkarteak prospekzio bat egin zuen Elkarteko hilerrian, eta 2010ean, Elkarteko Kontzejuak eta Txinparta-Fuerte San Cristóbal elkarteak omenaldia egin zieten hildako horiei. 2021ean, Nafarroako Memoriaren Institutuak beste prospekzio bat bultzatu zuen, eta bost pertsonen gorpuzkiak agertu ziren hilerriaren kanpoaldean lurperatuta. Txinparta-Fuerte San Cristóbal elkarteak eman zuen informazio hori. Memoria duten Eskolak programaren barruan, Lekarotz, Martzilla eta Zizur institutuetako eta Paz de Ziganda ikastolako ikasleak, baita NUPeko Bigarren Hezkuntzako Irakasleak Prestatzeko Masterreko ikasleak ere izan ziren lurpetik ateratzeko lanetan.

Irisgarritasuna

Bideoa zeinatuta, azpititulatuta eta mintzatua

PDF irisgarria Irakurketa Errezean