lokalizazioa
Gaiak
Ibilbideak
Hobiak
1937ko urtarrilaren 11n, kamioi batek Murillo el Frutoko eta Santakarako zenbait bizilagun Ezkabako kartzelatik Iruñera eramaten zituen bitartean. Gotorlekura doan errepidearen bigarren bihurgunean kamioia gelditu, presoak jaitsarazi eta hil egin zituzten.
1979ko ekainean, lekua desobiratu egin zuten eta gorpuak Murillo el Frutoko hilerrira eraman zituzten, urte horretako ekainaren 17an omenaldia eginez.
Leku hau gogoratzeko, 2014ko urriaren 26an monolito batekin seinalatu zen. 2015ean eraso faxista bat jasan zuelarik. Urte horretan bertan, ihesaren urteurrenean, monolitoa konpondu zen Ahaztuak 1936-1977 kolektiboaren ekimenez eta Berriozarko Udalaren laguntzarekin. Gainera, hobian lurperatutako pertsonen izenak gehitu zitzaizkion. Urte horretan bertan informazio panel batekin inauguratu zen ´´Ibilbidearen Memoria-Ezkaba``-ren barruan.
Historia
1936ko uztaileko matxinada militarraren ondoren, San Kristobal gotorlekua preso politikoentzako espetxe gisa erabili zen berriro, 1934an ere erabilpen hori izan zuen. Lehen hilabeteetan preso asko "gobernu-presoak" ziren, hau da, gerrako bandoa aplikatuz atxilotu zituzten presoak, baina oraindik prozedura judizialik bete gabe. Horrek erraztu egin zuen preso horietako ehunka Nafarroako geografia osoan zehar hiltzea, baina ez zen inolako jarduketarik erregistratu. Hala gertatu zen Gotorlekuan ere, non testigantza ugari baitaude itxuraz aske utzitako edo Iruñeko Probintzia Espetxera eramandako presoak beren jatorrizko herrietatik zetozen zaindariek edo talde paramilitarrek heriotzara eramaten zituztela adierazten dutenak. Jarduketa horiek erabat irregularrak eta judizioz kanpokoak zirenez, oso zaila da hil zituzten lekuak aurkitzea.
Horrela gertatu zen 1937ko urtarrilaren 11n, Murillo el Frutoko eta Santacarako hainbat preso eramaten zituen kamioi bat errepidearen bigarren bihurgunean gelditu zen egunean .Presoak jaistera behartu zituzten, eta Murallon izeneko leku hartan hil zituzten. Antza denez, errepresalia zuzena izan zen, herriko bizilagun bat frontean hil ondoren; izan ere, familia batzuek bertatik zetozen presoak fusilatzea eskatu zuten.
1979ko ekainean, hobiak desobiratu zituzten eta gorpuak Murillo el Frutoko hilerrira eraman zituzten. Leku hori 2014ko urriaren 26an gogoratu eta monolito batekin seinalatu zen. 2015ean eraso faxista bat jasan zuen memoriala. Urte horretan bertan, ihesaren urteurrenean, monolitoa konpondu zen Ahaztuak 1936-1977 kolektiboaren ekimenez eta Berriozarko Udalaren laguntzarekin.