ZIORDIAKO MEMORIAREN PARKEA
Sakana
Biktimak: 13
Data: 2016
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Ziordia

Gaiak

otros-memoriales

Hamahiru haritzek eta monolito batek 1936ko kolpe militarraren ondorioz hildako hamahiru pertsonak gogorarazten dituzte, baita errepresioa modu ezberdinetan jasan zuten herriko pertsona guztiak ere. Monolitoan errepresioaren ondorioz bizia galdu zutenen izenak irakur daitezke. Elementu horiekin osatu zen Memoria Historikoaren Parkea gaztelutik gertu dagoen lorategian.

Eraildako pertsonei gehitu beharko zitzaien kartzelan egondakoak, Gurseko eremuan egondako bat, errepresio ekonomikoa jasan zutenak, umiliatutako eta tratu txarrak jasandako emakumeak… 

Ekitaldi horrekin batera, 2016an, Ziordiako Udalaren osoko bilkurak aitortu zuen kolpe militar frankistaren biktima izan zirela, baita gerora jasan zuten errepresioa ere.

Historia

1936ko kolpe militarraren ondoren matxinatuek piztutako indarkeriak, Nafarroa osoa gogor astindu zuenak, eragin nabarmena izan zuen Sakanako herri honetan, Arabako mugan. Horregatik, 2016ko amaieran, Ziordiako Udalak biktimatzat hartu zituen 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako hamahiru pertsona. Hamahiru biktima horiekin batera, errepresioa jasan zuten pertsona guztiak ere gogoratu ziren, eta Memoria Historikoaren Parkea osatzen duten hamahiru haritz eta monolito bat jarri ziren gaztelutik gertu dagoen lorategian.

Monolitoaren plakan eraildako pertsonen izenak irakur daitezke: Juan Aquirre Pozueta, Domingo eta Francisco San Roman Otsoa anaiak, Juan Miguel Otsoa Beinaran eta Martin Elso Latasa. Zazpi herritar hil ziren frontean Errepublika defendatzen: Fernando Agirre Arregi, Pedro Agirre Pozueta, Ramón Goikoetxea Etxeberria, Epifanio González Villar, Celestino Otsoa Martínez, Gregorio Otsoa Martínez eta Marcelino Zabaleta Goya. Zerrenda horretako azkena Pablo Ramírez Sancho da, espetxean Madrilen hila.