OTSOPORTILLOKO LEIZEKO ESKULTURA
Sakana
Biktimak: 14
Data: 1936-2019
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Otsoportilloko pistaren ondoan, NA-718 errepidetik 2 kilometrotara.

Gaiak

fosa

Otsoportillokoa ikurra da, nagusia, 1936ko kolpe militarraren ondorengo errepresioaren ondoriozko eraildakoen gorpuzkiak botatzeko erabili ziren leizeen artean. Ditugun informazioen arabera, hamalau lagun erail zituzten bertan, Altsasu, Ekala, Olazti, Urdiain edo Ziordiko bizilagun zirenak, beren ideia politikoengatik edo militantziarengatik, 1936an altxatutako indarrek egin zuten garbiketa politikoaren giroan.

Leizea irisgarria izanik, aldaketak izan dira tokian hainbatetan. 1979an hamalau gorpuzki aurkitu zituzten; eta 1982an, ahaideek beraiek, leizea ixteko baimenik ez zegoenez, ahal zituzten hezur guztiak bildu eta metalezko kutxa batean sartu zituzten. Zazpi biktima identifikatu dituzte genetikoki, gorpuzkiak lurpetik ateratzeko 2016an eta 2017an egindako bi prozesuen ondorioz. 1980tik, José Ramón Andaren eskultura bat dago, bertan erail zituztenak oroitzeko, tokia memoriaren gune bihurtu duena. Eskulturak ekintza bandalikoak jasan dituela ikusita, agerian gelditzen da tokia babestu beharra, multzo osoa alegia, egun itxita dagoen leizearen sarrera eta Andaren eskultura, aipatu sarrera nolabait babesten duena.

Memoriaren arloan, zalantzarik gabeko garrantzia du Otsoportilloko leizeak. Ekitaldi jendetsua egiten ohi da urtero toki horretan, bertan erail zituztenak oroitzeko eta Urbasako mendilerroaren bi aldeetan errepresaliatutako guztiak omentzeko.

Historia

1936ko kolpe militarraren ondoren eraildako pertsonak botatzeko leize hau nagusia eta erabilena izan zen. Jimeno Juriok lau leize aipatzen zituen, non, hil ondoren, inguruko herrietako bizilagun kopuru handi baten gorpuak bota zituzten.

Askotan aldatua izan da lekua, leizearen irisgarritasuna dela eta. Jimeno Jurio bera 70eko hamarkadan jaitsi zen eta garezurrak ikusi ahal izan zituen. Mahuka-biki batzuk ere ikusi zituen, Julián Ortiz de Lazkanori zegozkion J.O. inizialekin, atera eta familiari eman zizkion. 1979an hamalau gorpuzki aurkitu ziren. 80ko hamarkadan, Satorrak Espeleologi Taldeko espeleologo batzuk leizera jaitsi ziren. 1982an, senideek, leizea ixteko baimenik ez zutenez, erreskatatu ahal izan zituzten hezurrak kutxa metaliko batean bildu zituzten. Hamarkada berean harri asko isuri zen, kono bat osatuz ahoaren bertikalean, barrunbearen erdialdean. Litekeena da isurketa hori egin aurretik giza hondakinak ateratzea, edo, besterik gabe, leizearen barruan utzitako metalezko kutxa batean sakabanatuta zeuden hondakinak biltzea.

Aranzadiko Zientzia Elkarteko taldea 2016an sartu zen leizean desobiratzea aurrera eramateko, eta bertan, gorpuzkiak gordetzen zituen metalezko kutxa aurkitu zuen. Sakoneko azterketa bat egin ondoren, egiaztatu ahal izan zen ez zela hezur gehiagorik geratzen harrien artean, hutsunearen hondoaren gainazalean. Kutxatik ateratako hondakinak aztertu ondoren, sei pertsonen identitatea egiaztatu ahal izan zuten.

2017an, esku-hartze arkeologiko berri batean, 80ko hamarkadan jaurtitako harri kopuru handiaren azpian giza hondakin gehiago egon zitezkeen jakin nahi zen. Arrasto isolatuak eta lotura anatomikoko bi hobiratze aurkitu zituzten, ia osorik, eta hori guztia lurpetik atera zuten.

Emaitzei esker, gorpuzkiak hamaika pertsonarenak zirela egiaztatu ahal izan da, eta horietatik zortzi identifikatu ahal izan dira. Era berean, leizean Camino Oscozen aztarnak eta Miguel Gil, Mauricio Gómez-Gastaminza eta Bernardino Pérez maisu arabarrak egotea baztertu da.

1980tik, José Ramón Andaren eskultura batek gogoan ditu han hil zituztenak, eta, hala, memoriarako gune bihurtu zen. Eskulturak ekintza bandalikoak jasan ditu, eta horrek lekua babesteko beharra agerian uzten du, leizerako sarbideak (itxita dagoena) eta Andaren eskulturak osatzen duten multzoa. Urtero ekitaldi jendetsu bat egiten da hemen, han hil zituztenak gogoratzeko eta Urbasa mendilerroaren bi aldeetan errepresaliatutako pertsona guztien omenez.

2019 Nafarroako Memoria Historikoaren leku gisa izendatu zen.

Irisgarritasuna

Bideoa zeinatuta, azpititulatuta eta mintzatua

PDF irisgarria Irakurketa Errezean