ARBIZUKO MONOLITOA
Sakana
Biktimak: 4
Data: 2016
Sarbide publikoa: erabilgarria

lokalizazioa

Gaiak

otros-memoriales

2016an Arbizun elizaren atzean jarritako monolitoa. Harri batez osatuta dago, eta haren gainean plaka batean irakur daiteke: “1936an hildakoak eta errepresaliatuak gogoan. Pedro Yabar, Miguel Flores, Juan Lakunza eta Ricardo Olejua. Arbizuko herria 1936-2016”.

Arbizuko zenbait bizilagunek egin zuten Oroimenez Arbizu ekimenaren bitartez, 1936ko kolpe militarraren 80. urteurrenaren barruan. Monolito hau herri honetan eraildako 4 pertsonei omenaldia da, baita errepresioa edozein modutan jasan zutenei ere.

Historia

Pedro Yabar Lacunza, Eusko Alderdi Jeltzaleko Arbizuko zinegotzia, Oskiako basoan (Arakil) hil zuten 1936ko uztailean. Juan Jose Lacunza Uncilla nekazariarekin batera hil zuten. Leku horretan hil zuten Ricardo Olejua Irurzun ere. Miguel Flores, Arbizun jaioa eta lanbidez tren zaindaria, hil eta ehortzi egin zuten, ondoren, Etxauriko hilerrian. EAJren jarraitzailea zen.